Arkote Arraun Taldea
Arkote Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 1957 |
Herria | Plentzia, Bizkaia |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | horia eta beltza |
Trainerua | Plentzitarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga (Federazio Liga) 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 2 Bizkaiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 3.a (KAE 1 Liga) |
2023 | KAE 1 Ligan |
Webgunea | www.arkoteat.com |

Arkote Arraun Taldea Plentziako (Bizkaia) arraun taldea da. 1957an sortu zen Arkote, 1946. urtetik abian zegoenSociedad Remera de Plencia taldearen lekukoa hartuta. 2014. urteko denboraldian traineru berria erosi zuten, eta aurreko traineru guztiei bezala Plentzitarra izena jarri zioten. Arraun talde xumea denez gero, herritarren diru laguntza lortzeko izenen proiektua eraman zuten aurrera, zeinearen bitartez 50€ truke norberak bere izena jar zezakeen traineruan. Arraun taldeak sare sozialen bitartez irailean zabaldu zuten bezala, 2019. denboraldian entrenatzaile berria izan dute, Toni Motenegro hain zuzen, zeinak Aitor Gilen lekukoa hartu zuen. 2019. urtean ere webgune berria sortu zuten, www.arkoteat.com helbidean.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldearen koloreak beltza eta horia dira. Ontzi denak beltzak dira, letra horiekin. Taldearen traineru guztien izena Plentzitarra da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gehienbat traineru, trainerilla eta bateletako txapelketetan (estropadetan) hartzen du parte, hau da, tosta finkoan.
Tosta mugikorrean gero eta parte handiagoa du.
1988an Lekeitio-ABC Banderan jokatu zuen lehenengo traineru estropada eta 1989rako El Corte Inglés banderak antolatzen zuen Bizkaitarren promozio txanda irabazi zuen. 1991ean Bermeorekin aritu zen eta lehenengo banderak irabazi zituen, Ondarroakoa eta Lekeitioko San Antolin jaietakoa.
1997an Euskal Liga nagusian aritu zen eta 10. postuan gelditu zen, Bizkaitarren ligan aldiz hirugarren. 1999. urtean Traineru bizkaitarren Ligan bakarrik hartu zuen parte eta 5. postuarekin konformatu behar izan zuen. Arraunlari gutxi zituela eta, 2001ean Elantxoberekin elkartu zen Bateratze Arraun Elkartea sortuz eta lehenengo urtean lau estropada irabaziz. Proiektua oso ongi atera zen, 2003. urterarte iraun baitzuen, eta tartean emaitza politak izan zituzten, esate baterako 2002ko Traineruen Euskal Ligako 11. postua edota batez ere 2003ko Euskadiko Traineru Txapelketako hirugarren postua, txapelketa hura berezia izan bazen ere.
2004. urtean Arkotek bakarkako bideari ekin zion. Urte hartan KAE Liga irabazi zuen eta TKE Ligara igo zen eta Kantauriko liga onenean mantendu zen bost urtetan. 2005ean izugarrizko denboraldia egin zuen Arkotek, Kontxako Banderako ohorezko txandan sartuz, Euskadiko Traineru Txapelketan berriz ere hirugarren eginez, Bizkaiko Traineru Txapelketa irabaziz eta TKE Ligan seigarren postua eskuratuz. 2016. urtean KAE Ligako 2. mailan aritu zen, ligako 4 bandera irabaziz. Azkenik bigarren postuan amaitu zuen ligan, ondorioz KAE ligaz igotzeko play-offa jokatuko zuen. Play-off horretan lehenengo postua lortu zuen, KAE 1.mailako igoera lortuz. Hurrengo urteetan KAE ligako 1. mailan taularen erdialdean aritu da.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0):
- Bigarrena (0)
- Zazpigarrena 2005ean.
TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Seigarrena 2005ean.
- Parte hartzeak (5): 2005, 2006, 2007, 2008, 2009
- KAE 1 maila (Federazioaren Liga) (1): 2004.
- Euskal Liga (0): Hamargarren 1997an.
- Traineru bizkaitarren Liga (0): hirugarren 1997an.
Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Hirugarrena 2003 eta 2005ean.
- Euskadiko Sprint txapelketa (1): 2002 (Bateratze)
Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (2): 2005 eta 2006.
Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etxekoa | Plentziako Ikurrina (2): 2004 eta 2016. Plentziako Jeitsiera (1): 1997. |
Bizkaian | Bizkaitarren Promozio Bandera (2): 1989, eta 2002 (Bateratze). Lekeitioko ABC Bandera (1): 1990. Ondarroako Bandera (1): 1991 (Bermeorekin batera). Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1991 (Bermeorekin batera). Erandioko Bandera (2): 2001, 2002 (Bateratze). Sestaoko Bandera (2): 2001 (Bateratze), 2016. Kaikuren Bandera (3): 2001 eta 2003 (Bateratze), 2004 (Arkote). Sestaoko Ligaz kanpoko estropada (1): 2001 (Bateratze). Ondarroako Milenium Saria (1): 2003 (Bateratze). Bizkaitarren BBK Saria (2): 2003 (Bateratze), 2004. Bilba Memoriala (Deustu) (3): 2003 (Bateratze), 2005, 2007. Bilbo Hiriko Bandera (2): 2004, 2022. Santurtziko Bandera (1): 2004. Getxoko Bandera (1): 2004. |
Gipuzkoan | Mutrikuko Bandera (1): 2001 (Bateratze). Euskadiko Sprint Txapelketa (1): 2002 (Bateratze). Hondarribiako Promozio Estropada (1): 2004. Zarauzko Promozio Ikurrina (1): 2004. Zumaiako Ikurrina (2): 2004, 2022. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia (1): 2022. CMO Valves Bandera - San Juan (1): 2022. |
Lapurdin | Donibane Lohitzuneko Bandera (2): 2004, 2016. |
Kantabrian | Santoñako Bandera (1): 1999. Camargoko Bandera (1): 2003 (Bateratze). Ría del Asón Bandera (2): 2004, 2016. |
Besterik | Errioxako Bandera (1): 1998. |
Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (3): 1999, 2004, 2005
Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskadiko Batel Txapelketa (1): 2006.
- Bizkaiko Batel Txapelketa (6): 1972, 1991, 1996, 2001, 2006, 2007, 2012, 2013, 2014
Beteranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liga gehien irabazi dituen taldea da:
- ABE Traineruen Liga (4): 2008, 2010, 2015, 2016
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (2): 2018, 2019
Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Liga | Postua | Kontxa | Entrenatzailea |
---|---|---|---|---|
2003 | Federazio Liga | 9.a | - | Pedro Maria Abando |
2004 | Federazio Liga | 1.a | - | Patxi Bilbao |
2005 | TKE Liga | 6.a | 7.a | Patxi Bilbao |
2006 | TKE Liga | 7.a | - | Juan Carlos Gonzalez |
2007 | TKE Liga | 12.a | - | Juan Carlos Gonzalez |
2008 | TKE Liga | 11.a | - | Juan Carlos Gonzalez |
2009 | TKE Liga | 12.a | - | Juan Carlos Gonzalez |
2010 | KAE 1 Liga | 9.a | - | Raul Amundarain |
2011 | KAE 1 Liga | 11.a | - | Raul Amundarain |
2012 | KAE 2 Liga | 6.a | - | Raul Amundarain |
2013 | KAE 2 Liga | 4.a | - | Peio de Vega |
2014 | KAE 2 Liga | 3.a | - | Peio de Vega |
2015 | KAE 2 Liga | 4.a | - | Aitor Gil Cruz |
2016 | KAE 2 Liga | 2.a | - | Aitor Gil Cruz |
2017 | KAE 1 Liga | 9.a | - | Aitor Gil Cruz |
2018 | KAE 1 Liga | 8.a | - | Aitor Gil Cruz |
2019 | KAE 1 Liga | 7.a | - | Toni Montenegro Prieto |
2020 | KAE 1 Liga | 5.a | - | Toni Montenegro Prieto |
2021 | KAE 1 Liga | 5.a | - | Gorka Etxeberria |
2022 | KAE 1 Liga | 3.a | Gorka Etxeberria |
Plentziako Ikurrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arkote Arraun Taldeak Plentziako Ikurrina antolatzen du urtero. Urdaibai da ekitaldi gehien irabazi dituen elkartea. 2016. urtean historian bigarren aldiz Arkotek irabazi zuen ikurrina.