Baztango harri gorria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Baztango harri gorria, nagusiki Nafarroa Garaiko Baztan udalerrian topatzen den kolore arrosa-gorrixka duen harri mota bat da.

Baztanaldea eskualdeaz gain, Malerreka eskualdearen iparraldean ere badago (bereziki Mendaur mendian, eta Zubieta, Sunbilla eta Bertizarana arteko eremuan). Baztanalde eskualdearekin muga egiten duten Lapurdiko hegoaldean Xareta azpieskualdea osatzen duten udalerrien eta Nafarroa Behereko Baigorri udalerriaren lursailetan ere badago (Auza eta Iparla mendien artean, Izpegi mendate inguruan).

Harri honek eremu honetako etxegintza eta hargintzan garrantzi historiko eta praktiko handia du, eskualdeko eraikinak beste eskualdetakoetatik ezberdindu, itxura dotorea eman eta berezko ezaugarri nabarmendua ematen die.

Horregatik eskualde honetako jauregi, baserri, eliza, izkinarri eta armarri ugari harri honekin eginak daude.

Gaur egun ere eremu honetako landetxe, txalet eta etxe ugari harri honekin eraikiak dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]