Sunbilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sunbilla
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Sunbilla. Euskal Herria.JPG
Sunbilla udalerriaren ikuspegi orokorra.

Sunbillako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Malerreka
Izen ofiziala Escudo de Sunbilla.svg Sunbilla
Alkatea Amets Inda Gorriaran
(EH Bildu)
Posta kodea 31791
INE kodea 31226
Herritarra sunbildar
Kokapena
Koordenatuak 43° 09′ 52″ N, 1° 40′ 06″ W / 43.164444444444°N,1.6683333333333°W / 43.164444444444; -1.6683333333333Koordenatuak: 43° 09′ 52″ N, 1° 40′ 06″ W / 43.164444444444°N,1.6683333333333°W / 43.164444444444; -1.6683333333333
Sunbilla hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Sunbilla
Sunbilla
Sunbilla (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 9,55 km2
Garaiera 106 metro
Distantzia 56 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 650 biztanle
% 52,93 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,07
Dentsitatea 68,06 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 7,11
Zahartze tasa[1] % 19,33
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 59,7
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 74,19 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,14 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 88,81 (2010)
Euskararen erabilera % 73,4 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.sunbilla.com


Sunbilla[2] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerrekako eskualdekoa, Iruñeko merindadekoa. 650 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 56 kilometro iparraldera dago. Nekazaritzan eta zerbitzuetan dago oinarrituta ekonomia, baina azken urteetan bultzada nabarmena izan du turismoak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunea, zubia eta elizaren irudia.

Sunbilla Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean dago. Bi auzoz osatua dago, bakoitza Bidasoa ibaiaren alde batean. Bi auzoak antzinako harrizko zubi zaharrak batzen ditu 1562az geroztik. Zubi modernoa ondoren eraiki zen. Herriko kale handiena eta udalerria egituratzen duena Kale Nagusia da.

Sunbillak Igantzi eta Etxalar ditu mugakide iparraldean, Arantza ekialdean, Bertizarana mendebaldean, eta Doneztebe hegoaldean.

Mendaur mendi ospetsua hurbil dago, hegoaldera (1.131 m).[3][4]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunbillak klima atlantiko epela du, prezipitazioak ugariak dira urte osoan, eta Nafarroa Garaiko erdialdeko eta hegoaldeko udalerrietan ez bezala, udak ez dira batere lehorrak. Urtean batez beste prezipitazioak 1.800 eta 2.000 mm bitarte izaten dira, tenperatura 14 ºC, eta egun euritsuak 180.

Landaredian intxaurrondoak eta haritzak dira nagusi; udalerriaren altuera dela eta, pagoak nahiko urriak dira. Horrez gain, XIX. mendean birlandatzen hasitako hainbat konifera ere badira, hala nola intsinis pinua eta japoniar laritza.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunbillan, itsas mailatik 117 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1979an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunbillako biztanleria

2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 0,60 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

XX. mendearen erdialdean egon zen migrazio-prozesua nabarmentzekoa da; herritar askok alde egin zuten Frantzia eta Estatu Batuetara, batez ere. 1950ean sunbildarrak 1.090 ziren, 30 urte geroago 721 bakarrik, heren bat gutxiago. Hori dela eta, udaletxeko horma batean zubi zaharraren aldekoan, bertso hau irakur daiteke:

«

Hamaika gazte Amerikara
amestutako bidaian
Lanaren bidez bizimodua
betiko moldatu nahian
Sentimenduak ere borrokan
nahi eta ezina lehian
Urte batzutan ibili arren
geroarekin ez baian
Ametsak egi bihurtzen ziran
itzulitako garaian

 »
Agustin, 2010-9-19

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Sunbillako alkate kargurako Eusko Alkartasuneko José Francisco Errandonea Zubieta aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik sei lortu zituen bere talde politikoak, gehiengo osoa udalean. Boto baliogabeak 85 izan ziren (emandako guztien % 17,60) eta boto zuriak zazpi (% 1,76). Abstentzioa % 27,37 izan zen.

Sunbillako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Alkartasuna (EA) 298 6
Sunbildarrak 93 1
Sunbillako etxeen itxura tipikoa.

2011ko udal hauteskundeetan zazpi zinegotziak lortu zituen zerrenda bakarra aurkeztu zen, Bildukoa.[6] Amets Inda aukeratu zuten alkate, eta Errandonea alkate ohia zinegotzi.[7]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunbillako udaletxea.

Udaletxea XIX. mendearen erdian eraiki zen eta inguruko eraikuntzen estilo bera dauka. Udal bulegoez gain, udaletxean, ostatua, taberna eta helduen irakaskuntza klaseak daude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia 1-2

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 José Francisco Errandonea Zubieta EA
2011-2015 Amets Inda Gorriaran Bildu

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñetik Irunera doan N-121-A errepide nazionalean dago Sunbilla, 56. kilometroan. Garai batean errepide nazionala herriko Kale Nagusitik pasatzen zen, baina tunela eta herriko saihesbidea eraiki eta gero herria errepide nazionaletik kanpo geratu zen.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Tren Txikitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunbillako Tren Txikitoa

Bidasoako trenbidea, Tren Txikitoa izenez ezagunagoa, 1889. urtean sortu zuen Ingalaterrako Bidasoa Railway and Mines enpresak. Trenbidea Irun eta Endarlatsa lotzeko sortu zen. Trena bide estukoa zen, eta lurrunaren bitartez mugitzen zen. Hasiera batean minerala garraiatzen zuen Endarlatsako meategietatik Irunera. Baina gerora, Irun-Elizondo ibilbidea egiten hasi zen, bidaiariak eramaten.

Gaur egun bide berdea da, eta Irungo Behobia auzotik Legasaraino joan daiteke (51 km). Bidea Sunbillatik pasatzen da, eta oinez edo bizikletaz egiteko aproposa da.[8]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunbillako jaiak abuztuaren 11n ospatzen dira, San Tiburtzioetan.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunbilla "Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Batailatzailearen elizaren ikuspegia.
  • San Joan Batailatzailearen eta San Tiburtzioren eliza, gurutze latindarraren oinarridun harrizko eraikina da.
  • XVII. mendea aurretik armarria duten etxeak:
    • Udaletxea, XIX. mendean eraiki zen.
    • Subizarreko jauregia.
    • Meharbaita etxea.
    • Eskribaita etxea.
    • Ambrosabaita etxea.
    • Arriskoenea etxea.
    • Garaikoetxea (indianobaita).
    • Garbitoki zaharra.
    • Paulabaita
    • Arria.
    • Auloa.
Latasa eskultura.

Sunbildar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ramon Latasa (1930-1991), aizkolaria. 1959an apustu mitiko bat irabazi zuen Luxia azkoitiarren aurka. Urte berean Lekeition beste balentria handi bat egin zuen: 5 metro eta 15 zentimetroko zirkunferentzia zuen eukalipto enborra 3 ordu eta 17 segundotan ebaki zuen. 1966ko Espainiako binakako txapelduna izan zen Arria II.arekin. 1967an Espainiako banakakoa irabazi zuen, 1968an Espainiako zutikako txapelketa eta 1974an Espainiako binakakoa Usategietarekin. [9]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf .
  3. Sunbilla-Mendaur-Sunbilla ibilaldia
  4. Mendaur mendia euskal-herria.org mendi-atarian
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. Emaitzak Berria egunkarian.
  7. Sunbilla, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  8. Tren Txikitoa, Sunbite turismo elkartearen webgunean.
  9. Antton Espelosin (2009): Aizkora apustuak eta txapelketak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sunbilla Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa