Belén Balerdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belén Balerdi

Bizitza
JaiotzaIrura1937ko uztailaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1982ko maiatzaren 20a (44 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Irura III
Belen Balerdi (Irura III) Erraketistak

Belén Balerdi Urrestarazu (Irura -Larriturri baserria-, Gipuzkoa, 1937eko uztailaren 7a -1982ko maiatzaren 20a) erraketista profesionala izan zen. Irura III izengoitiaz jokatu zuen, aurrelari postuan, Madrilgo eta Mexikoko frontoietan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961tik 1974ra Belen Balerdik Madrilgo Madrid frontoian eta Mexikoko Metropolitano frontoian jokatu zuen bere ibilbidean zehar. Haren ahizpa Eladia eta Garbiñe ere erreketistak izan ziren, baita lehengusina Eladia Altuna ere.

Erraketisten historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino.

Erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin eta mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu zirenak 1917 eta 1980 artean. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.[2]

Belen Balerdi, Irura

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an 'Erraketistak' izena jarri zion Ibarrako Udalak Emeterio Arreseko pilotalekuari; GKo Gallerykoek margotu zuten murala. Aurreko urtean Izaskun Ayestaran erraketista ohia omendu zutenean hari zin egin zioten, erraketista guztien omenez, Emeterio Arreseko pilotalekuari Erraketistak izena jarriko ziotela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Belen Balerdi Urrestarazu Irura III | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).[Fitxategi:BELEN_eta_GARBINE_BALERDI.jpg|thumb|280x280px|Erraketistak]]
  2. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  3. «Erraketisten omenezko izena, pilotalekuari - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]