Eladia Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eladia Altuna
Bizitza
Jaiotza Irura1918
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Irura2009ko urriaren  24a (90/91 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Irura

Eladia Altuna Balerdi (Irura, Gipuzkoa, 1918 - ib., 2009ko urriaren 24a) euskal erraketista profesionala izan zen 31 urtez. Irura izengoitiz jardun zuen pilotan. 7.000 partidatik gora jokatu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eladiak umetatik izan zuen pilotarako zaletasuna, bere garaiko ume askok bezala. Elizpean aritzen ziren pilotan sasoiko gazte eta umeak, erretorea maisu zutela. Gaztetxoa zela heldu zitzaion Madrilera jokatzen joateko aukera. Madrilgo "Madrid" frontoian egin zuen debuta. 1936ko otsailaren 2an jokatu zuen lehenengo partida. Gerra Zibilaren garaian, familiarekin batera Bartzelonara joan zen eta ondoren Frantziara. Itzuli ondoren, Espainiako ia frontoi guztietan jardun zuen, besteak beste; Madrileko F. Iberian, Chiqui-jain, F. Madriden. Bartzelonako Chiqui-jain, F. Condalen, F. Principal Palax-en. Salamancako Tormesen, baita Valentzian, Logroñon eta Sabadellen ere.

Kanpora jokatzen joateko eskaintzak ere izan zituen. Mexikora joateko maletak ere prest zituen, baina azken unean ez zuen aitaren baimenik lortu. Ama ere gaixorik zeukan, eta galerazi ez zion arren, nabaritzen zion pena hartzen zuela eskaintzen berri izaten zuen bakoitzean. Ama hil ondoren ordea, Habanara joan zen, "Habana-Madrid" frontoian jokatzera. Ez zuen luzaroan jokatzerik izan. Heldu eta hilabete batzuetara Kuban martxinada sortu zen eta etxeratu beharra izan zuen. Euskal Herriko frontoietan ere, etxeratzen zen garaian, partida batzuk jokatzeko aukera izan zuen; Donostiako Grosen eta Iruñean.

Pilotari bizitza luzean 7.000 partida jokatu ostean, 1968an, erretiroa hartzeko garaia dela iritzita, agur esan zion erraketari.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eladia Altuna izena du Irurako kale batek pilotariaren omenez.
  • 2007an, 89 urte zituela, Irurako jaietan suziria botatzeko ohorea izan zuen.
  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten beste pilotari batzuekin batera.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko domina jaso zuen Kultura Ministerioak kirol ibilbideagatik
  • Hainbat trofeo ere eskuratu zituen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]