Edukira joan

Belearen zutoihala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belearen banderaren interpretazio modernoa.

Belearen zutoihala (antzinako eskandinavieraz hrafnsmerki eta ingeles ertainez hravenlandeye) IX, X eta XI. mendeetan bikingo buruzagiek eta zenbait eskandinaviar agintariek erabilitako zutoihal bat izan zen, ziur aski esanahi totemikoa zuena. Eskandinaviar artean bandera hiruki itxuraz agertzen da, izkinetan hainbat borla dituela. Drakkar itsasontzien branketako landutako haize-orratzen nolabaiteko antza du.

Belearen ikurrak Odin gerraren jainkoa irudikatuko lukeela uste da, batzuetan Hugin eta Munin beleak lagun zituela irudikatzen baitzen, eta bandera hau guduetan eramatearen asmoa gerraren jainkoari dei eginez etsaiengan izu-ikara sortzea izango litzateke.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]