Ingeles ertain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingeles ertain
Middle English
Datu orokorrak
Hiztunak 0
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
hizkuntza anglo-frisiarrak
angliar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 enm
ISO 639-3 enm
Glottolog midd1317

Ingeles ertaina (Englisch, Inglis, Inglisch), filologia historikoan, Ingalaterran XI. mendearen amaieratik (1066ko Gilen Konkistatzaileak burututako normandiar konkista hasierako datatzat hartzen ohi dute) XV. mendearen amaierara arte (William Caxtonek 1470eko hamarkadan Ingalaterran inprenta sartu zuen garaia bukaera datatzat hartzen ohi dute) ingelesaren aldera multzoei ematen zaien izena da.[1]

Ingeles ertainaren ezaugarri nagusia definitzeko edo mugatzeko zaila izatea da, trantsizio azkar batean aldatu baitzen, non, hizkuntzak urteetan zehar aldaera ugari jasan zituen.

Gainera, garai hartan, normandiar inbasioaren ondorioz, frantsesa erresumako hizkuntza ofiziala zen, eta latina, berriz, elizako hizkuntza ofiziala, eta, beraz, ingelesak aurretik izan zuen prestigioa galdu zuen. Gainera, garai honetan, alfabeto latinoak antzinako ingeleseko idazkera bereizgarria ordezkatu zuen, frantsesetik jasotako grafia, fonema eta diptongo berriak sortuz.[2] Testuinguru horretan, ingelesak frantses normandieraren lexiko asko bereganatu zuen eta antzinako ingelesaren deklinabideak desagertzen hasi ziren, hizkuntza analitikoagoa bihurtuz.

Ingelesaren aro honek XV. mendearen erdialdera edo amaierara arte iraun zuen, Londresko ingelesaren aldaera zen kantzilertzaren estandarra (ingelesez: chancery standard) hedatzen hasi zen arte. Prozesu honetan hainbat faktorek lagundu zuten baina batez ere 1204an frantziar monarkiaren eskuetara pasa zen Normandia galtzeak. Horren ondorioz, Gortea Londresera aldatu zen, inguruan hitz egiten zen ingelesaren erabilera bultzatuz. Gainera, Ehun Urteko Gerran, Ingalaterra eta Frantziaren arteko lehian, ingelesa berriro hizkuntza nazionaltzat hartu zuten eta inprenta sartzearekin batera ingelesa hizkuntza kultu bilakatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Crystal, David. (2003). The Cambridge Encyclopedia of the English Language. Cambridge University Press ISBN 0521530334.
  2. Pyles, T. & Algeo, J.. (2005). The Origins and Development of the English Language. Boston.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisita ezazu Ingeles ertain Wikimedia Incubator proiektuan


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.