Ben Nevis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Eskoziako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nevis (argipena)».
Ben Nevis
BenNevis2005.jpg
Ben Nevis-en ikuspegia Banavie-tik. Gailurra argazkiaren atzekalde-ezkerraldean dagoen punturik gorenena da.
Gailurra
Garaiera 1.344 m.
Kokapena  Eskozia
Koordenatuak 56° 47′ 49″ N, 5° 1′ 17″ W / 56.79694°N,5.02139°W / 56.79694; -5.02139Koordenatuak: 56° 47′ 49″ N, 5° 1′ 17″ W / 56.79694°N,5.02139°W / 56.79694; -5.02139
Ben Nevis hemen kokatua: Eskozia
Ben Nevis
Ben Nevis
Lehen igoera 1771ko abuztuaren 17a
Ohiko bidea Eskozia Fort William

Ben Nevis (Eskoziako gaeleraz: Beinn Nibheis), Eskoziako mendirik garaiena da (1.344 m) eta baita Britainia Handi guztikoa. Eskoziaren mendebaldean dago, Fort William herriaren albo-alboan. Oso ezaguna da arroka eta izotz kirol eskaladako bideengatik (Ben Nevisen iparraldeko horma). Bere gailurra, ertz bat kendurik, nahiko laua da, honek mendiaren jeitsiera nahiko arriskutsua egiten du laino itxia ematen den kasuetan.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ben Nevis eskoziar gaelerazko Beinn Nibheis izenaren ingeleratzea da. Beinn hitz gaelikoak "mendi" esan nahi du, nibheis hitzak berriz esanahi ezberdinak ditu, nahiz eta "maltzur" edo "gaizto" bezala itzuli. Beinn Nibheis izenaren beste itzulpen alternatiboa beinn-neamh-bhathais-etik dator, neamh-en itzulpena "zerua, odeiak" da eta bathais "buruko zatirik garaiena". Itzulpen literal gisa "bere burua odeietan duen mendia" izan liteke, halere "zeruko mendia" ere erabiltzen da.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Devoniar aroko sumendiaren hondarra da, duela 400 milioi urte inguru sortu zena. Ordukoak dira arrokarik zaharrenak. Gailurretik gertu granito gorrixka ageri du baina basalto ilunezko ibaiak ere ikusten dira. Ondoren glaziazioek moldatu zuten bere profila.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Ben Nevis)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.5 -2.8 -2.6 -0.5 2.6 6.5 7.1 6.4 5.3 1.4 0.1 -2.0 1.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.3 -6.4 -6.3 -4.3 -1.6 2.2 3.1 2.8 1.4 -2.1 -3.5 -5.5 -2.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 465 344 386 215 201 191 274 339 400 392 390 484 4081
Iturria: [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Robertson botanikari edinburghotarra izan zen Ben Nevis igo zuen lehen mendizalea, 1771ko abuztuaren 17an. 1774an John Williamsek igo zuen eta mendiaren lehen azterketa geologikoa egin zuen. 1847an izendatu zuten Briatinia Handiko mendi garaiena.

1883an obserbatorioa ezarri zuten gailurrean eta horretarako bidea eraiki zuten, poniekin materialak eraman ahal izateko. Honen ondoren oso popularra bihurtu zen Ben Neviserako igoera. Gailuirreraino trenbidea eraikitzea ere pentsatu zen baina ez zen egitasmoa aurrera eraman.

Igoera bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igotzeko biderik ohikoena ponien bidea da, obserbatorioa eraikitzeko erabili zena. Fort Williametik bi kilometrotara dagoen Achintee herrixkan abiatzen da, itsasoaren mailatik 20 metrotako altuerara. Mendiaren mendebaldeko maldatik igotzen da zig-zag eginez. Igotzeak arrisku handirik ez du baina jeitsierak bai mendizale ohituak ez diren pertsonentzat.

Gailurra harri soltez estalita dago eta puntu garaiena harri multzo batek adierazten du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ben Nevis Aldatu lotura Wikidatan