Grampianak

Koordenatuak: 56°55′N 4°00′W / 56.92°N 4°W / 56.92; -4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Grampianak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBen Nevis
Garaiera1.344 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak56°55′N 4°00′W / 56.92°N 4°W / 56.92; -4
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAberdeenshire
Geologia
Material nagusiaArroka metamorfiko

Grampianak edo Grampian mendiak[1] (Eskoziako gaeleraz: Am Monadh; ingelesez: Grampian Mountains) Eskoziako Lur Garaietan dagoen mendikatea da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza esaten zein eremu harten duen baina normalean Highland eskualdearen hegoaldea eta Moray eta Aberdeenshire eskualdeak hartzen ditu. Britainia Handia uharteko mendirik altuenak bertan daude, besteak beste Ben Nevis (1.344 m.), denetan garaiena eta Ben Macdui (1.309 m.). Mendebaldeko mendikateak Cairngorms izena hartzen du.

Herrialdeko ibai askok ere bertan dute iturria, aipagarrienak Tay, Spey, Don eta Dee.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kornelio Tazito historialari erromatarrak Mons Graupius aipatu zuen, bertan 83. urtean Gnaeus Julius Agricolak bertako kaledoniarrak garaitu zituen. Grampians izena mendikate guztiari 1520 urtean ezarri zion lehen aldiz Hector Boece historialari eskoziarrak. Bertako biztanle gaelera hiztunek ordea Mhonaidh izena eman zioten.

Mendikate bat baino mendikateen multzo bat izanik normalean Grampian eskualdea esaten da, ingelesez Grampian Region eta eskoziako gaeleraz Roinn a' Mhonaidh.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako hamar mendi garaienak honako hauek dira:

  1. Ben Macdhui (1.310 m.)
  2. Braeriach (1.296 m.)
  3. Cairn Toul (1.291 m.)
  4. Sgor an Lochain Uaine (1.258 m.)
  5. Cairn Gorm (1.244 m.)
  6. Aonach Beag (1.234 m.)
  7. Càrn Mòr Dearg (1.220 m.)
  8. Aonach Mòr (1.218 m.)
  9. Ben Lawers (1.214 m.)

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grampianen ikuspegia, 1831

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]