Benicàssim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benicàssim
 Valentziako Erkidegoa
Benicàssimgo bandera

Benicàssimgo armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Valentziako Erkidegoa
Probintzia Escudo de la Provincia de Castellón.svg Castelló
Eskualdea Plana Alta
Izen ofiziala Benicàssim/Benicasim
Alkatea Maria Susana Marques Escoin PP 2015.png
Postakodea 12560
INE kodea 12028
Kokapena
Koordenatuak 40° 03′ 19″ N, 0° 03′ 51″ E / 40.055277777778°N,0.064166666666667°E / 40.055277777778; 0.064166666666667Koordenatuak: 40° 03′ 19″ N, 0° 03′ 51″ E / 40.055277777778°N,0.064166666666667°E / 40.055277777778; 0.064166666666667
Benicàssim hemen kokatua: Espainia
Benicàssim
Benicàssim
Benicàssim (Espainia)
Benicàssim hemen kokatua: Valentziako Erkidegoa
Benicàssim
Benicàssim
Benicàssim (Valentziako Erkidegoa)
Demografia
Biztanleria 18.098 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -135
% 50,19 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,81
Eremua 36,1 km2
Dentsitatea 333,19 bizt/km²
Garaiera 15 m
Distantzia 13 km Castellóra
Datu gehigarriak
Sorrera 1603
http://www.benicassim.org/

Benicàssim (katalanez; gaztelaniaz Benicasim eta ofizialki Benicàssim/Benicasim) Valentziako Erkidegoko udalerria da, Plana Alta eskualdean eta Castellóko probintzian kokatua.

36,1 km²-ko azalera du eta 2006an 16.584 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benicàssim Mediterraneo itsasoko itsasertzean kokatuta dago

N-340 errepidearekin eta A-7 autobidearekin (45 eta 46. irteerak) komunikatzen da.

Horrez gain, trenez (RENFE) joan daiteke.

Auzoak eta alkate-auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benicàssim ondorengo auzoetan banatzen da:

  • Quadro Santiago.
  • Desert de les Palmes.
  • El Palasiet.
  • Les Villes.
  • Mas dels Frares.
  • Montemolino .
  • Voltants de Montornés.

Muga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castelló de la Plana, Borriol, La Pobla Tornesa, Cabanes eta Orpesa mugakide ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekonkista baino lehen, Montornesko gaztelua eskualde horretako feudo arabiar garrantzitsuenetakoa zen. Gazteluan, gaur egun desagertuta dagoena, XV. mendeko amaiera arte jendea bizi izan zela ezagutzen da. Gaztelu hori Beni Qasim tribuarena zen. Han bizi izan ziren Cid Campeador eta ondoren jazo zen Aragoiko Jaume I.a erregearen konkistak baino lehen.

1242ko azaroaren 29an , Aragoiko Jaume I.ak Montornesko gaztelua eta lurrak Pedro Sanz, bere eskribauari, oparitu zizkion.

Benicassimen sorrerako hiri-gutuna 1603koa da. Benicassimen izena arabiar jatorrizkoa da eta Qasim-en seme-alabak esan nahi du.

1769an Santo Tomás de Villanuevako eliza eraiki zuten, eta handik aurrera, elizaren inguruan kokatu zen biztanleria.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismoak biztanleria hazkundeari bultzada handia eman dio azken urteotan.

Biztanleriaren bilakaera
1990 1992 1994 1996 1998 2000 2002 2004 2005
6.565 6.640 8.405 9.913 10.702 11.874 13.901 15.151 16.200

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismoa da sektorerik garrantzitsuena.

Interesguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les Palmesko basamortua. Espezie autoktono ugari dagoen parke naturala da. Itsasertzarekin lerrozuzenean dago eta lurralde menditsua da. Geologiari dagokionez, gres izeneko harria nabarmentzen da. Horrez gain, kare-hobi bat edo beste dago basamortuko gailurretan, Bartolo mendia kasu.
  • Bartolo mendia (714 m.). Bista apartak ditu eta oskarbi dagoenean Columbrete uharteak ikus daitezke.
  • Torre de Sant Vicent hondartza.
  • Heliòpolis hondartza.
  • Els Terrers hondartza.
  • Voramar hondartza.
  • Almadrava hondartza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benicàssim Aldatu lotura Wikidatan