Edukira joan

Benita Ganuza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benita Ganuza

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1930
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1985eko azaroaren 10a (54/55 urte)
Hobiratze lekuaMadrilgo hilerri zibila
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaFrente Revolucionario Antifascista y Patriota
Izengoitia(k)Elena Ódena
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista (marxista-leninista)
Espainiako Alderdi Komunista

Benita Ganuza Muñoz, ezaguna "Elena Ódena" ezizenez, (Donostia, Gipuzkoa, 1930 –  Madril, 1985eko azaroaren 10a) gipuzkoar ekintzailea, politikari komunista nabarmena izan zen. Gaztetan Espainiako Alderdi Komunistan sartu zen eta handik, 1964an, Espainiako Alderdi Komunista (marxista-leninista) alderdiaren sorreran parte hartu zuen. Erribisionismoaren kontrakoa, Frente Revolucionario Antifascista y Patriotan ere izan zen. Bere bizitza diktadura frankistaren aurkako borrokan eta printzipio marxista-leninisten defentsan eta hedapenean eman zuen, tesi errebisionisten aurrean.[1]

Bizitza eta militantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benita Ganuza Donostian jaio zen, burgesia erdi mailako dirudun familia batean, euskaldun eta palentziarraren alaba, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu bezperan.[2] Francoren diktadura bete-betean zela, Erresuma Batura joan zen ikastera, 15 urterekin. Hortik antolatu eta zuzendu zuen Espainiako Gazteria Komunista, eta handik gutxira sartu zen Espainiako Alderdi Komunistako militantzian.[3][4]

Militantzia Espainiako Alderdi Komunistan (PCE)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrogeiko hamarkadaren amaieran, Espainiako Alderdi Komunistan sartu zen, eta alderdian ardura postuak izan zituen emigrazio eta erbeste eremuan. Hirurogeiko hamarkadan, VI. Kongresuan adiskidetze nazionalaren alde alderdiak hartu zuen jarreraren ondoren, Benita Ganuzak, Raul Marcorekin eta zenbait burukiderekin batera, PCEren barruan borroka hasi zuen, beraiek errebisionismo carrillista deitzen zutenaren aurka. Horretarako, La Chispa izeneko egunkarian idazten hasi ziren, alderdiak markatutako eta Ganuzak antolatutako ildoari kontrajarrita.[5][6]

Espainiako Alderdi Komunistaren eraketa (marxista-leninista)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an Espainiako Alderdi Komunista (marxista-leninista) sortu zen, PCE(m-l) izenez ere ezaguna, PCEren baitan bateraezinak ziren desadostasun ideologikoen ondorioz. PCEk (m-l) 1964ko abenduan zeuden talde marxista-leninistak bildu zituen. Sortu zenetik, Benita Ganuza alderdiko zuzendaritzako kidea izan zen. 1966an, Garcia Moya idazkari nagusia atxilotu ondoren, alderdiko idazkari nagusi aukeratu zuten, eta kargu hori behin eta berriz bete zuen, hil arte.[7][8]

Vanguardia Obrera PCEko (m-l) organo zentraleko eta Revolución Española aldizkari teorikoko erredakzio batzordea zuzendu zuen. Modu aktibo eta zuzenean parte hartu zuen Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Abertzalearen (FRAP) fundazioan, 1971ko hasieran, Julio Alvarez del Vayorekin batera.[9][10]

Benita Ganuza 1985eko azaroaren 10ean hil zen, gaixotasun larri baten ondorioz. Madrilgo hilerri zibilean lurperatu zuten.[11][12]

Idazki politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benita Ganuzak hainbat testu politiko idatzi zituen, eta horietan alderdi komunistako liberalismoa, marxismo-leninismoaren azterketa edo errebisionismoaren aurkako borroka gaiak jorratu zituen. 1986an, hil eta urtebetera, Vanguardia Obrera argitaletxeak bi liburukitan bildu eta Escritos politicos (Idatzi politikoak) izenburupean argitaratu zituen, Pierre Vilar historialari frantziarraren sarrera batekin eta Raúl Marco bere kidearen aurkezpen batekin.[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]