Benoni Ambăruș

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benoni Ambăruș

Bizitza
JaiotzaSomușca (en) Itzuli1974ko irailaren 22a (49 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
HeziketaPontifical Roman Seminary (en) Itzuli
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrumaniera
italiera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katoliko latindarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Benoni Ambăruș (Somușca, 1974ko irailaren 22a) errumaniar elizgizon katolikoa da. 2021ean Erromako apezpiku laguntzaile bihurtu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benoni Ambăruş apezpikuaren armarria

1990etik 1996ra Iașiko apaizgaitegian ikasi zuen eta 1996ko azarotik Pontificio Seminario Romano Maggioren. 2000ko ekainaren 29an apaiztu zen[1].

2001etik 2007ra Erroman apaiz-ministerioa gauzatu zuen: 2001etik 2004ra Pontificio Seminario Romano Maggioren eta gero San Frumentzio parrokian. 2001ean Erromako Eliz Unibertsitate Gregorianoan teologia dogmatikoan lizentziatu zen[1].

2007an Erromako elizbarrutian inkardinatu zen eta San Frumentzio elizako parrokoorde bihurtu zen. 2010etik 2012ra Santa Maria Causa Nostrae Laetiae elizako parrokoorde izan zen, eta 2012an Erromako Caritas erakundeko zuzendariorde izendatu zuten. 2012tik 2021era Santa Elisabet eta San Zakarias elizako parrokoa izan zen[1].

2021eko martxoaren 20an, Frantzisko aita santuak Erromako apezpiku laguntzaile eta Truentumeko apezpiku titular izendatu zuen[1]. Urte bereko maiatzaren 2an apezpiku ordenatu zuten San Joan Laterangoaren basilikan[2]. Omnia quae habuit misit (euskaraz: «Zeukan guztia eman du»)[3] leloa hautatu zuen[4].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Italieraz) «Nomina di Vescovo Ausiliare di Roma (Italia)» The Holy See 2021-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  2. (Errumanieraz) Dancă, Adrian. «Pr. Benoni Ambăruș, consacrat episcop duminică la Roma: interviu după întâlnirea cu papa Francisc» Vatican News 2021-05-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  3. Mk 12:44
  4. (Italieraz) «Lo stemma di monsignor Benoni Ambarus» Notiziario Araldico 2021-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  5. (Ingelesez) «Bishop Benoni Ambăruş» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]