Berdeak v. europako parlamentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berdeak v. europako parlamentua
Motaauzitegi prozedura
AuzitegiaEuropako Justizia Auzitegia
Parlamentu Europarra

Berdeak v. Europako Parlamentua auzia (294/83), 1986ko apirilaren 23koa Aurrean daukagun Justizia Auzitegiaren sententzia bat da. Kasu honetako alderdiak Les Verts-parti écologiste eta Parlamentu Europarra dira, demandatzailea lehenengoa izanik. Elkarteak errekurtso bat aurkeztu zuen EBFT-ren 263.5 artikuluan (lehengo EEE tratatuko 173.2) oinarrituta, Parlamentuaren bi erabaki baliogabetzeko eskatuz. Alde batetik, Europako Parlamentuko Mahaiak 1982ko urriaren 12an hartutako erabakia, eta, bestetik, Europako Parlamentuaren Mahai zabalduak 1983ko urriaren 29an hartutako erabakia.

« Pertsona fisiko edo juridiko orok jar ditzake errekurtsoak, lehenengo eta bigarren lerrokadetan aurreikusten diren baldintzetan, pertsona horri zuzendutako egintzen kontra edo berari zuzenean eta bakarrean eragiten diotenen kontra, eta berari zuzenean eragiten dioten eta betearazteko neurririk ez duten erregelamenduzko egintzen kontra ere bai. »

—EBFT 263.5


Egitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982ko erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde Politikoek 1982ko urrian 3708 partidako kredituen banaketaren inguruko erabaki bat hartu zuten. Partida hori kontribuzio bat izan zen hurrengo hauteskunde europarrak (1984koak) prestatzera bideratuak. Kreditu horiek urtero talde politikoen artean banatuko ziren, eta 1984rako erreserba-funts gisa ere erabiliko zen. Erreserbak kredituen %31 ziren. Funts hori 1984ko hauteskundeetako formazio politikoen artean banatuko zen, lortutako bozken arabera. Beraz, gainontzeko %69a 1979ko hauteskundeetan hautatutako talde politikoek jasoko zuten.

1983ko erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabaki honen bidez, 1984ko hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi politikoen gastuak itzultzeko kredituak erabiltzeko arauak onartu ziren. Arau hauek (1982eko erabakian adierazi bezala) %31ko erreserbaren banaketarako irizpideak azaltzen ditu.

Errekurtsoaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde demandatzaileak honako arrazoiak eman zituen errekurtsoa aurkezterakoan:

  • Eskumenik eza
  • Tratatuak urratzea. Bereziki, EEE Tratatuko 138. artikulua eta Batzarreko ordezkariak zuzeneko sufragio unibertsalaren bidez hautatzeari buruzko Aktako 7. artikuluko 2. paragrafoa eta 13. artikulua
  • Hauteskunde-legearen aurrean herritar guztien berdintasun-printzipio orokorra urratzea
  • EEE Tratatuko 85. artikulua urratzea
  • Frantziako Konstituzioa urratzea, herritarrek legearen aurrean duten berdintasun-printzipioari iseka egiten zaion neurrian
  • Legezkontrakotasunaren eta aplikaezintasunaren salbuespena, aurrekontuei buruzko eztabaida dela-eta Frantziako ministroak Europako Erkidegoen Kontseiluan emandako botoa legez kanpokoa delako, eta horrek Kontseiluaren eztabaida eta aurrekontu-prozeduraren ondorengo egintzak legez kontrakoak izatea dakar
  • Agintea desbideratzea, Europako Parlamentuko Mahaiak 3708 partidan kontsignatutako kredituak erabili baititu 1979an hautatutako Europako Parlamentuko diputatuen berrautaketa ziurtatzeko

Justizia Auzitegiaren eskumena errekurtsoa aztertzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu beharra dago EEE Tratatuko 173 artikuluak soilik Kontseiluaren eta Batzordearen egintzak aipatzen dituela. Baina Justizia Auzitegiak 1971ko martxoaren 31ean aipatzen duen bezala, Tratatuaren sistema honetan oinarritzen da: errekurtso zuzena jartzea ondorio juridikoak dituzten instituzioek hartutako xedapen guztien aurka.

Europako Parlamentua ez da espresuki azaltzen aurkaratzeko moduko egintzak dituzten erakundeen artean. izan ere, EEEren Tratatuak, jatorrizko bertsioan, kontsultarako eta kontrol politikorako ahalmena baino ez zion ematen.

EEE Tratatuaren 173. artikulua interpretatuz gero, Europako Parlamentuaren egintzak aurkaratu daitezkeenetatik kanpo uzten bada, Tratatuaren espirituaren eta haren sistemaren aurkako emaitza izango litzateke, 164. artikuluan adierazten den bezala. Izan ere, Justizia Auzitegiaren kontrolpean geratzeko aukera ukatzerakoan, Europako Parlamentuak EEE Tratatuaren esparruan onartzen dituen egintzek estatu kideen edo beste erakunde batzuen eskumenak inbaditu ditzakete, edo Parlamentuaren beraren eskumenari ezarritako mugak gainditu. Horrenbestez, komeni da kontuan hartzea deuseztatzeko errekurtsoa Europako Parlamentuaren egintzen aurka jar daitekeela, baldin eta egintza horiek ondorio juridikoak badituzte hirugarrenen aurrean.

Erabakiek hirugarrenengan ondorioak izatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EEEko 173.artikuluan ezartzen denez, errekurtsoa jartzeko egintzak hirugarrenengan ondorioak izan behar ditu. Aurkaratutako bi egintzak 1984ko Europako hauteskundeak prestatzeko Europako Parlamentuaren aurrekontuan kontsignatutako kredituen banaketari buruzkoak dira. Kreditu horiek hirugarrenei esleitzearekin lotuta daude, Europako Parlamentutik kanpo gauzatu beharreko jarduera bati dagozkion gastuetarako.

Erabakiek elkarte demandatzaileari zuzenean eta banaka eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekurtsoa jartzeko beste baldintza egintzek elkarte demandatzaileari zuzenean eta banaka eragina izatea da. Alderdi demandatzailea 1984ko hauteskundeetarako talde politiko bat da, eta erabakiek hauteskunde horretarako kredituak banatzeko araudiari buruz direnez, zuzenean eragiten dio.

1982ko erabakiak formazio politiko guztiei eragiten die, nahiz eta tratua aldatu egiten den 1979ko Asanbladan hautatuak izan baziren edo ez. Beraz, bertan tratu desberdintasun baten interpretazioa egiten da hauteskundeetan parte hartuko duten formazio politikoen artean. Horregatik, alderdi demandatzaileari aurkatutako erabakiek zuzenean eta banaka eragiten diela ondorioztatzen da.

1976ko Akta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlamentuak hartutako egintzek Aktaren (zuzeneko sufragio unibertsalaren bidez batzarrean ordezkariak aukeratzeari buruzko akta) 7.2 artikulua urratzen dute. Izan ere, bertan esaten da ‘’hauteskunde prozesu uniforme bat indarrean jarri arte, eta akta honetako xedapenak urratu gabe, hauteskunde prozedura Estatukide bakoitzean erregulatuko da, araudi nazionalaren arabera. Diru-itzultzea ez da Akta honen barruan erregulatzen. Beraz, horrekin ulertzen da diru-itzuleraren sistemaren arauketa estatu kideen konpetentzia dela.

Hau ikusirik, Auzitegiak jada ez ditu arrazoi gehiago begiratzen eta erabakia hartzen du.

Erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justizia Auzitegiak honako erabaki hauek hartu ditu kasuaren inguruan:

Alde batetik, baliogabetzea Europako Parlamentuko Mahaiak 1982ko urriaren 12an hartutako erabakia, Europako Erkidegoen Aurrekontu Orokorreko 3708 partidan kontsignatutako kredituen banaketari buruzkoa, bai eta Mahai zabalduaren 1983ko urriaren 29ko arauak ere, 1984ko hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi politikoen gastuak itzultzeko kredituak erabiltzeari buruzkoak.

Bestalde, aipatzen da alderdi bakoitzak bere kostuak izango dituela.

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epai hau esanguratsua izan zen; izan ere, Auzitegiak adierazi zuen Europar Batasuna (lehen Europako Ekonomia Erkidegoa), Zuzenbidezko komunitatea dela eta lege inperioan oinarritzen dela. Izan ere, Auzitegiaren hitzetan ez estatukideek eta ez bere erakundeek ezin dute ekidin bere egintzek Tratatuarekin bat egiten dutela ziurtatzeko kontrol hori. Beraz, Tratatuak errekurtso-bide eta prozedura-bide guztiak ezartzen ditu Justizia Auzitegiaren esku uzteko erakundeen egintzen kontrola.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]