Gizon: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Restored revision 8934366 by Theklan (talk): Vandalism (TwinkleGlobal)
Etiketa: Desegin
No edit summary
Etiketak: Lehengoratua Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa: 1. lerroa:
He ¿me suicido?

{{Wikipedia1000}}
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:Blue male symbol.svg|thumb|Gizonaren ikurra]]
[[Fitxategi:Blue male symbol.svg|thumb|Gizonaren ikurra]]
5. lerroa: 8. lerroa:
[[Ugaztun]] gehienak bezala, gizon batek bere [[genoma]]n bere [[ama]]ren [[X kromosoma]] jasotzen du eta bere [[aita]]ren [[Y kromosoma]]. [[Umeki]] arraren sexu-bereizketa [[SRY gene]]ak egiten du, Y kromosoman dagoena. [[Nerabezaro]]an [[hormona|hormonek]] [[androgeno]]en produkzioa bultzatzen dute, eta horrek [[ezaugarri sexual sekundario]]en garapena ekartzen du. Honek, sexuen arteko ezberdintasun gehiago sortzen ditu. Oro har, gizonezkoek [[masa muskular]] handiagoa izaten dute, ilea izan ohi dute aurpegian, eta [[gantz]] gutxiago gorputzean.

Arren anatomia [[eme]]en anatomiatik bereizi ohi da [[ugalketa aparatua]]ren anatomiarengatik. [[Giza zakil|Zakila]], [[barrabil]]ak, [[hodi deferente]]ak, [[prostata]] eta [[epididimioa]] dira arrek dituzten guruinak.

== Biologia ==
== Biologia ==

21:35, 24 abuztua 2023ko berrikusketa

He ¿me suicido?

Gizonaren ikurra

Gizona gizaki arra da. Oro har, gizon hitza gizaki ar heldua izendatzeko erabiltzen da, eta heldugabeez aritzeko mutil erabili ohi da. Bestalde, gizon hitzak erabilera orokorragoa dauka zenbaitetan, eta gizateria osoa adierazteko ere erabil daiteke. Gizaki hitza bera gizon hitzarekin erlazionatuta dago. "Gizontasun" terminoa gizonak dituen zenbat ezaugarri eta kualitate adierazteko erabiltzen da batzuetan, esaterako indarra edo kemena. Gizonari dagokiona adierazteko, azkenik, maskulino izenondoa erabiltzen da.

Ugaztun gehienak bezala, gizon batek bere genoman bere amaren X kromosoma jasotzen du eta bere aitaren Y kromosoma. Umeki arraren sexu-bereizketa SRY geneak egiten du, Y kromosoman dagoena. Nerabezaroan hormonek androgenoen produkzioa bultzatzen dute, eta horrek ezaugarri sexual sekundarioen garapena ekartzen du. Honek, sexuen arteko ezberdintasun gehiago sortzen ditu. Oro har, gizonezkoek masa muskular handiagoa izaten dute, ilea izan ohi dute aurpegian, eta gantz gutxiago gorputzean.

Arren anatomia emeen anatomiatik bereizi ohi da ugalketa aparatuaren anatomiarengatik. Zakila, barrabilak, hodi deferenteak, prostata eta epididimioa dira arrek dituzten guruinak.

Biologia

Leonardo da Vinciren Uomo Vitruviano artelanak gizon baten proportzioak erakusten ditu.[1]

Gizakiak dimorfismo sexuala dauka hainbat ezaugarritan, eta nahiz eta horietako askok ez eduki lotura zuzenik ugaltzeko gaitasunarekin, badaukate zerikusirik erakarpen sexualarekin. Desberdintasun nagusiak altueran, pisuan, eta gorputzaren egituran daude, nahiz eta beti ez den eredua betetzen. Esaterako, gizonak oro har emakumeak baino altuagoak dira, baina bi sexuetako jende askok altuera ertaina daukate.

Gizonen bigarren mailako ezaugarri sexual nagusiak, mutilak gizon bihurtzen direnean agertzen direnak, hauek dira:

  • ile pubiko gehiago zakilaren inguruan eta besapeetan
  • ile gehiago aurpegian
  • emakumeek baino esku eta oin handiagoak
  • sorbalda eta bular zabalagoak
  • eskeleto eta hezur handiagoak
  • gihar-masa handiagoa
  • ahots sakonagoa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak