Ahate: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ikus, gainera Zerrenda:Animalien hotsak
No edit summary
Etiketa: Lehengoratua
1. lerroa: 1. lerroa:

[[Fitxategi:Pacificblackduck.jpg|thumb|Ahateak hainbat azpifamilia ezberdinetako animaliak dira]]
'''Ahatea''' [[Anatidae]] [[hegazti]]-familiako hainbat [[hegazti]]k hartzen duten izen-arrunta da.
'''Ahatea''' [[Anatidae]] [[hegazti]]-familiako hainbat [[hegazti]]k hartzen duten izen-arrunta da.



11:34, 17 azaroa 2023ko berrikusketa

Ahatea Anatidae hegazti-familiako hainbat hegaztik hartzen duten izen-arrunta da.

Ahate etxekotua edo jakitarako erabiltzen dena, Anas platyrhynchos domesticus izenekoa izan ohi da Europan, basahatearen ondorengo etxekotzea. Hala ere, beste herrialde batzuetan beste espezie batzuekin harremana izan dezaketen ahate etxekotuak hazten dira etxaldeetan. Euskal Herriak badu berezko arraza bat bederen, kriaxera deitua, kolore ilunekoa.

Izenak

Euskaraz ahate eta ahata aldaerak dira hegaztiaren izenik hedatuenak, baina bizkaieraz maileguzko paitta eta pato erak ere erabiltzen dira, eta baita bili Debabarrenean eta piro Bidasoaren haranean.[1]

Espezieen izen arruntak hizkuntzaren arabera aldatzen dira, baina orokorrean bost azpifamilia hauetako kideak izan daitezke ahate:

Hala ere, Anatidae guztiek ez dute ahate izen arrunt gisa.

Ahatea jaki gisa

Ahatea jaki gisa, izter urinekoa

Ahateak bular (magret) handiagoa eta izter (cuisses) txikiagoak ditu oilaskoak baino. Gordinik eta urinetan confit edo urinekoak eginik saltzen dir:; hegoak eta kondar-xerrak, papur gisa (rillete). Lepo-hegoekin, al-i-cot egiten da Bearnon.[2]

Ahate-gibelaren ondorengoak

Hegazti horrek jaki gisa ematen duen zati noblea gibela (foie) da: erraia osorik edo zatika dago salgai, gordinik, egosita soilik (foie gras) edo trufaz aberastuta (foie truffé)[2].

Ahate-gibelean oinarrituriko beste jaki batzuk dira: bloka, urinetan konfitatu gibel (% 60-90) eta hegaztikiak osatua. Gibel (% 50-70), haragi eta fekulak dauzkana mousse edo crème de foie (% 50-60) da. Tartean dabil parfait, sukaldaritzan usu erabilia. Gibel gutxien daukatenak royal eta paté ezagunak dira (% 40-15).

Erreferentziak

  1. «Basahate» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  2. a b Agirre, Edorta. «Okela eskola - Ase eta Gose» Ase eta Gose (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak