Zerrenda:Animalien hotsak
Itxura
Jarraian animalien hotsen zerrenda bat dago, animaliek egiten dituzten hotsen izenak eta onomatopeiak erakusten dituena.
| Animalia | Hotsaren izena | Onomatopeia |
|---|---|---|
| Aharia, ardia, oreina | Balaka, edo marraka | Bee, bekereke, mee, jaubaa |
| Ahatea | Piruka | Piru-piru, kua-kua, piu-piu |
| Ahuntza, akerra | - | Mee, marra-marra |
| Antzara, belea, erroia | Karraka, karranka edo karraska | Karra-karra |
| Apoa | - | klik-klok, kluk-kluk, klin-klon |
| Astoa | Arrantza edo inka | Arran-arran, aja-ja, aaaaaaa
Belarrien soinua: plip-plap |
| Azeria | Xanpa edo mauba | Xanpa |
| Behia, zezena | Murrusa, maruma edo sanka | Marru-marru, mu, bauu, murruum |
| Belea | karraka | karrak, kua-kua |
| Elefantea | Orroa | Orro-orro |
| Eperra | - | Txor-txor |
| Erlea, liztorra | Burrunba edo burrundara | Brun-brun, zunburrun Ziztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, txixt, zazt, zizta, dzazt, sast |
| Eulia, eulihandia, mandeulia | Burrunba, burrundara edo firrindan | Brun-brun, zunburrun Txikiak: Ziri-ziri, ziri-miri, frixt, fir-fir, firrindan Handiak: Zara-zara, zarra-zarra Ziztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, zazt, zizta, dzazt, sast |
| Hartza | Orroa | Orro-orro |
| Hontza, mozoloa, urubia | Kahaka | Uhuri, ujuju, ulu[1] |
| Igela | - | Kro-kro, korrok |
| Indioilarra, indioiloa | - | Glu-glu |
| Kaioa | Txirrin | |
| Katua | Marmarra | Mau, miau, ñau, marrau, fut |
| Kilkerra/txirrita | Txirritarena: Txitxarra | Kilkerrak: Kir-kir, kri-kri Txirritak: Txirri-txirri |
| Kukua | Kukua | Kuku[2] |
| Lehoia | Orroa | Orro-orro |
| Oilarra | Kukurruku | Kukurruku |
| Oiloa | Kakara, karaka, karranka edo kokodatza | Kakara-kakara, kiriki-karaka |
| Otsoa | Arrama edo ainuria | Ulu-ulu, alarau, uhuri, aiu, uru, julu |
| Satorra | - | Siu-siu |
| Sugea | Txistua | Zi-zi |
| Txakurra | Zaunka edo adausia | Au-au, au, sau-sau Txikiak: Ttau-ttau, txau-txau Handiak: Zaunk-zaunk Nagusiak: Jau-jau Jatean: Glaska-glaska, lapa-lapa, lafa-lafa Kosk egitean: Kausk-kausk |
| Txerria, basurdea | Kurrinkada, irrintzia edo zurrunga | Kurrin-kurrin, krux-krux |
| Tximeleta | - | Ziru-zira |
| Txitoa | Txioa edo txirru | Txio-txio, txirru-txirru |
| Txitxarra | Karranka | Karra-karra |
| Txoria | Txioa | Kantuan: Txio-txio, txorrotxio, txirripititxio, xiru-xiru Zarataka: Girrin-girrin |
| Usoa | Urruma edo kurruka | Urru-urru, urru-murru, purrut, ttukurrukutu |
| Zaldia, behorra | Irrintzia | Iiiiii, ijijijijiji Trostan: Draka-draka, traka-traka, trakatan |
| Zozoa | - | Zorzor[2] txor-txor |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hotsak» Berria Estilo Liburua (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ a b Kukua, udaberriaren iragarle. (kontsulta data: 2023-04-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alicia San Juan: Bihotzak taup-taup egiten al dizu? Euskal onomatopeiak!
- Joseba Aurkenerena Barandiaran: Euskal onomatopeiak berreskuratzen
- BERRIAko estilo liburua: Euskarazko onomatopeiak eta animalien hotsen izenak
- Iraide Ibarretxe: Sinbolismo fonetiko bidez sortutako hitzak Sareko Euskal Gramatika, EHU.
- Xan Othaburu (Xanoth) RE: animalien soinuak euskaraz. EuskaraZ@yahoogroup posta zerrenda 2001-04-03 21:39:23. UEUren eskutik. Napartheid aldizkarian agertutako azantza zerrenda luzea komikietan baliatzen zitezkeenak eta Lafitteren hiztegitxoa
- Piarres Lafitte. Vocabulaire français-basque; 1953. Aranart Ph,