Glukolisi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa: 37. lerroa:
== Glukolisiaren nondik norakoak ==
== Glukolisiaren nondik norakoak ==


Glukolisia bi fasetan sailkatzen ohi da:
Glukolisia bi fasetan sailkatu ohi da:


*lehenengo faseak energia gastatzen du (2 ATP), eta glukosa molekula bakoitzetik (6 C) bi molekula [[glizeraldehido-3 fosfato]] (3 C) sortzen dira.
*lehenengo faseak energia gastatzen du (2 ATP), eta glukosa molekula bakoitzetik (6 C) bi molekula [[glizeraldehido-3 fosfato]] (3 C) sortzen dira.

14:13, 25 uztaila 2009ko berrikusketa


Glukolisia (grezieratik: γλυκύς "gozo" + λύσις "haustura"), glikolisia edo Embden-Meyerhof bidea glukosa katabolizatzeko bide metabolikoa da, izaki bizidun guztiek (bakterioek, landareek zein animaliek) erabiltzen dutena. Glukolisiaren bitartez glukosa molekula bakoitzeko bi molekula azido pirubiko (pirubato) sortzen dira.

Glukolisiaren bitartez zelulak hiru gauza lortzen ditu:

  • energia handiko molekulen sintesia (ATP), beste prozesu zelularretan erabiliko direnak. Baita NADH-ren sintesia ere, arnasketa aerobioaren fase batean (arnas katean) ATP-aren sintesian parte hartuko duena.
  • beste bide metabolikoetan arituko diren metabolito batzuen agerpena.

Prokariotoetan zein eukariotoetan glukolisia zelularen zitoplasman burutzen da.

Glukolisiaren ekuazio orokorra honako hau izaten da:

D-Glukosa Azido pirubikoa
+ 2 NAD+ + 2 ADP + 2 Pi Fitxategi:Biochem reaction arrow foward NNNN horiz med.png 2 + 2 NADH + 2 H+ + 2 ATP + 2 H2O


Glukolisiaren nondik norakoak

Glukolisia bi fasetan sailkatu ohi da:

  • lehenengo faseak energia gastatzen du (2 ATP), eta glukosa molekula bakoitzetik (6 C) bi molekula glizeraldehido-3 fosfato (3 C) sortzen dira.
  • bigarren fasean energia ekoizten da (4 ATP), eta glizeraldehido-3 fosfato molekula bakoitzetik bi molekula azido pirubiko (pirubato) sortzen dira.


Glukolisiak 10 etapa ditu, jarraian aipatzen direnak:

  • glukosaren fosforilazioarekin hasten da glukolisia, ATP molekula bat gastatuz. Fosforilazio horrekin glukosa molekula aktibatzen da, hots, energia irabazten du eta ezegonkorrago eta erreaktiboago bihurtzen da:
Glukosa + Adenosín trifosfato (ATP) Fitxategi:Biochem reaction arrow foward NNNN horiz med.png Glukosa-6-fosfato + Adenosín difosfato (ADP)