Ilargiaren aldi: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Aldatua: da:Månens faser |
t robota Erantsia: cy:Gwedd leuad |
||
38. lerroa: | 38. lerroa: | ||
[[ca:Fase lunar]] |
[[ca:Fase lunar]] |
||
[[cs:Měsíční fáze]] |
[[cs:Měsíční fáze]] |
||
[[cy:Gwedd leuad]] |
|||
[[da:Månens faser]] |
[[da:Månens faser]] |
||
[[de:Mondphase]] |
[[de:Mondphase]] |
18:20, 7 azaroa 2010ko berrikusketa
Ilargialdia Ilargia itxuraz aldatzen den denbora-tartea da. Itxura hau Eguzkiak argitutako Ilargi zatia da, Lurretik ikusia.
Eguzkiak Ilargiaren azaleraren erdia argitzen du (ilargi eklipseetan izan ezik) eta horregatik da distiratsua. Baina ikusgai den hemisferio argituaren zatia aldagarria da %100 (ilbetea) eta %0 (ilberria) artean.
Ilargialdiak ziklikoak dira, Lurraren, Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenen arabera. Hori dela-eta, ilargialdiek denbora neurtzeko erabili izan dira antzinatik, eta egutegiak sortzeko erabili.
Izenak
Lau dira ilargialdiek duten izenak euskaraz:
- Ilberria (edo Ilargi berria): alde ikusgaia iluna (ikusgaitza)
- Ilgora: egunez egun argituz
- Ilbetea (edo Ilargi betea edo Ilargi zaharra[1]): alde ikusgaia argitua
- Ilbehera: egunez egun ilunduz
Iraupena
Bi ilbeteren arteko iraupena 29 egun 12 ordu 44 minutu eta 2,9 segundo da, hau da, 29,53 egun inguru (zehatzago Kopernikok aurkitutako formularen arabera). Ilargiaren periodo sinodikoa da.
Erreferentziak
- ↑ Ilargi sarrera Harluxet hiztegi entziklopedikoan.
Ikus, gainera
- Hil eta Hilabete
- Ilgora Gorria
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilargiaren aldi |
- (Ingelesez) Ilargialdiak edozein egunetan
- (Frantsesez) Ilargi egutegia egunez egun