15.616
edits
No edit summary |
No edit summary |
||
Bere magalean [[Biurakan behatokia]] eta [[Amberd]]eko gotorlekua daude. Lehena historikoki garrantzitsua izan da, batez ere [[argazkigintza]]ren gaineko ikerketa batzuetarako.
Mendia nahiko helmuga ezaguna da mendizaleentzat, are gehiago udan: garai honetan eguraldiaren laguntzaz bere igoera erraztu egiten da. Lau tontor nagusi daude: iparraldekoa da altuena eta besteak mendebaldekoa (4.80 m), ekialdekoa (3.916) eta hegoaldekoa (3.879, igotzen errazena dena).
== Kondaira ==
[[Mito]] baten arabera tradizio kristauan [[Gregorio Argitzailea]] deitzen den santua -Armeniako [[patroi]]a- behin mendian otoitz egiten hasi zen; une horretan zerutik inoiz itzaltzen ez zen [[kriseilu]]a jaitsi zen, berari argia eskaintzeko.
[[Armenia]]rren tradizioak dio kriseilua oraindik han dagoela eta bihotzez zein espirituz garbiak direnek baino ezin dutela ikusi. Betiereko argiontzi hau [[nazio]]aren itxaropen eta ametsen ikurra litzateke<ref>[http://ditord.com/2010/07/20/mount-aragats/ Argitzailearen kriseiluaren kondaira].</ref>.
|
edits