Eraztunen Jauna: berrikuspenen arteko aldeak
→Liburukiak: ISBN |
→Liburukiak: Mendeko 100 liburuak (Le Monderen zerrenda) |
||
36. lerroa: | 36. lerroa: | ||
** Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko |
** Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko |
||
** ISBN 84-8136-261-1 |
** ISBN 84-8136-261-1 |
||
==Ikus, gainera== |
|||
*[[Mendeko 100 liburuak (Le Monderen zerrenda)]] |
|||
{{Eraztunen Jauna}} |
{{Eraztunen Jauna}} |
23:52, 2 martxoa 2011ko berrikusketa
Eraztunen Jauna | |
---|---|
Eraztuna | |
Datuak | |
Idazlea | J. R. R. Tolkien (1954 eta 1955) |
Argitaratze-data | 1954 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Lord of the Rings |
Hizkuntza | ingeles |
Argitaletxea | George Allen & Unwin Limited (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
OCLC | 1487587 |
Euskaraz | |
Izenburua | Eraztunen Jauna |
Itzultzailea | Agustin Otsoa Eribeko |
Eraztunen Jauna (ingelesez "The Lord of the Rings") J. R. R. Tolkienek idatzitako eleberri epiko bat da, fantasia epikoaren aitzindari eta gailur. Istorioa Hobbita liburuaren bigarren zati bezala hasi bazen ere, berehala handitu eta sakondu zen. 1937 eta 1949 bitartean idatzi zen (Bigarren Mundu Gerran zehar) eta 1954 eta 1955an hiru liburutan argitaratu zen.
Harrez gero behin eta berriro birplazaratu da, 38 hizkuntzatan guztira, tartean euskaraz. 2001 eta 2003an Peter Jacksonen kaleratutako filmak liburuaren ospea handitu baino ez du egin.
Liburuko garaia zein espazioa asmatua da. Gizakiez gain, beste hainbat arraza (hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak...) bizi dira mundu horretan. Izan ere, protagonistak hobbitak dira, zeinen ardura Boterearen Eraztuna suntsitzea den, Sauronek, gaizkiaren jaun ilunak, hartu baino lehen. Hori lortzeko, Eskualde lasaitik gerran eta arrisku imajinaezinetan murgiltzen dira.
Liburua berez garrantzitsua bada ere, aurreko ibilbide baten azken urratsa baino ez da. Tolkien ibilbide mitologiko horretan 1917tik aritu zen, eta haren filologia, mitologia eta erlijio ezagupenek eragin dute.
Liburukiak
- "Eraztunaren Elkartea"
- Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko
- ISBN 84-8136-259-X
- "Bi dorreak"
- Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko
- ISBN 84-8136-260-3
- "Erregearen itzulera"
- Itzultzailea: Agustin Otsoa Eribeko
- ISBN 84-8136-261-1
Ikus, gainera
J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna | |
Filmak: | Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera |
---|---|
Pertsonaia nagusiak | |
Hobbitak: | Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo |
Gizonak: | Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer |
Besteak: | Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola |
Etsaiak: | Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia |
Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura