San Zernin eliza: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
t pt.iw |
||
38. lerroa: | 38. lerroa: | ||
[[es:Iglesia de San Saturnino (Pamplona)]] |
[[es:Iglesia de San Saturnino (Pamplona)]] |
||
[[pt:Igreja de São Saturnino (Pamplona)]] |
04:01, 3 maiatza 2011ko berrikusketa
San Zernin eliza San Saturnino eliza | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′05″N 1°38′42″W / 42.81819°N 1.64492°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Zernin Tolosakoa |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Izena | Zernin Tolosakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-199 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0008989 |
199 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle San Saturnino, s/n |
Webgune ofiziala | |
|
San Zernin eliza (bertako biztanle frantziarrek deitu ohi zuten bezala) edo San Saturnino eliza Nafarroako (Euskal Herria) Iruñea hiriburuko Alde Zaharrean kokatzen den eliza katolikoa da.
Gaur egungo eliza gotikoa XIII. mendekoa da, halere kokaleku berberan antzinako eliza bat eta XII. mendeko beste eliza erromaniko bat ere izan ziren. Dirudienez San Zernin eliza Diana jainkosa erromatarrari eskainitako tenplu baten gainean eraiki zen[1].
Erdi Aroan bi funtzio bete zituen: erlijiosoa eta defentzakoa. Garai hartako Iruña hiru burgu independienteetan banaturik zegoen, eta eliza hau gehienbat frantziarren bizilekua zen San Zernin burguaren parrokia zen. Burgu hauek euren artean etengabeko borrokan egon ohi ziren, hortaz elizaren dorreen goialdeak XVIII. menderarte mantendu ziren defentsa almenez beteak zeuden.
Bere dorreez gain, ataria ere nabarmentzekoa da, hau Done Jakue eta San Saturninoren tailu ederraz apaindurik dagoelarik. Beren barnealdean, seizatikatutako ganda bat duen nabe gotiko bakar eta oso zabal bat du, baita kontrahormen arteko kaperak eta koru jaso bat, eta gehitutako kapera barroko handi bat ere, azken honetan XVII. menderarte klaustro bat egon zelarik. Kapera hau Bideko Ama Birjinaren omenezkoa da, Iruñea Hiriko Andre Maria dena, eta barroko erakoa da.
Bere dorreko kanpaikadek Sanfermin jaien hasiera iragartzen dute.
Erreferentziak
- ↑ http://www.pamplona.es/verPagina.asp?idPag=139&idioma=2 "San Zernin eliza, zeina Dianari sagaratutako tenplu erromatar baten gainean eraiki omen zuten, antzinako San Zernin burgoaren erdigune erlijiosoa zen.", Iruñeko Udalaren webgunea
Kanpo loturak
- San Zernin elizari buruzko argibidea Iruñeko Udal webgunean
- San Saturnino edo San Zernin elizaren argibidea Nafarroako Turismo webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |