San Zernin eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Zernin eliza
San Saturnino eliza
Kultura ondasuna
Iglesia de San Saturnino (San Cernin) - Pamplona.JPG
San Zernin eliza.
Kokapena
lekua
Koordenatuak 42° 49′ 04″ N, 1° 38′ 42″ W / 42.81777778°N,1.645°W / 42.81777778; -1.645Koordenatuak: 42° 49′ 04″ N, 1° 38′ 42″ W / 42.81777778°N,1.645°W / 42.81777778; -1.645
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0008989

San Zernin eliza (bertako frantziar biztanleek erabiltzen zuten izena) edo San Saturnino eliza Nafarroako (Euskal Herria) Iruñea hiriburuko Alde Zaharraren erdialdean dagoen eliza katoliko bat da.

Izena San Zernin Tolosakoaren omenez darama.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Alde Zaharran dago, San Saturnino kalea, Florencio Ansoleaga kalea eta Campana kalearen artean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo eliza gotikoa XIII. mendekoa da. Hala ere, kokaleku berberean antzinako tenplu bat eta XII. mendeko eliza erromaniko bat ere izan ziren. Izan ere, dirudienez, San Zernin eliza Diana jainkosa erromatarrari eskainitako tenplu baten gainean eraiki zen.[1]

Aurrealdea.

Erdi Aroan bi funtzio bete zituen: erlijiosoa eta defentsakoa. Garai hartan Iruñea hiru burgu independentetan banaturik zegoen, eta eliza hau gehienbat frantziarren bizilekua zen San Zernin burguaren parrokia zen. Burgu haiek euren artean borrokan aritu ohi ziren etengabe, eta horregatik elizaren dorreen goialdeak defentsa almenez beteak zeuden; XVIII. mende arte mantendu ziren almena haiek.

Elizako dorreez gain, ataria ere nabarmentzekoa da; Done Jakueren eta San Saturninoren tailu ederraz apaindurik dago. Barnealdean, seizatikatutako ganga bat duen nabe gotiko bakar eta oso zabal bat du, bai eta kontrahormen arteko kaperak eta koru jaso bat, eta gehitutako kapera barroko handi bat ere, eta azken horretan XVII. mende arte klaustro bat izan zen. Kapera hori Bideko Ama Birjinaren omenezkoa da —Iruñeko Andre Maria baita—, eta barroko erakoa da.

San Zernin elizako kanpaiak joz iragartzen dute Sanfermin jaien hasiera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «San Zernin eliza, zeina Dianari sagaratutako tenplu erromatar baten gainean eraiki omen zuten, antzinako San Zernin burgoaren erdigune erlijiosoa zen.»
    (Iturria: «San Zernin eliza», Iruñeko Udalaren webgunea.)

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Zernin eliza
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea