Jump to content

«Maria Kristina zubia»: berrikuspenen arteko aldeak

 
=== Eraikina ===
Zubiaren ezaugarri nagusia mutur banatan lau [[obelisko]] monumental izatea zen, bakoitzak 18 [[metro]]ko garaiera eta euren gailurrean [[Pablo ElosegiAlzola]] ingeniariaren gidaritzapean burututako eskultura multzoak zituztelarik (Bakea eta Aurrerapenaren ikur), [[Paris]] hiriko [[Alexandro III.a zubia]]ren kopia gisa. Garai hartan sekulako berrikuntza zen [[hormigoi]] armatuz eraikia izan zen. Hiru zubibegi zituen, bakoitza 24 metro zituelarik. Zubiak denera 20 metro zabal eta 88 metro luze zituen.
 
=== Ekitaldia ===
Zubiaren inagurazioa ospakizun handi batentzako aitzakia izan zen. Arratsaldeko hiruetan ''La Unión'' musika bandaren emankizuna hasi zen. Ondoren infanteriako bi musika bandek jo zuten. Jarraian Udal Musika Banda, udalbatza eta kazetariak Arraindegia kaletik abiatu eta zubira etorri ziren, eurenguztien buru eta [[Maria Kristina Austriakoa]] erreginaren ordezkari gisa Jose Elosegi alkatea zihoan. Euren ibilbide guztiko balkoian abagune hartarako espreski apainduak izan zirelarik. Eguraldi txarra egin ezkereoko kasuan, ibilbide hura [[tranbia]] zerbitzu berezi batean burutzea aurreikusia ere izan zen.
 
[[Fitxategi:Puente-Maria Cristina-Recibimiento-Real.png|thumb|left|300px|Maria Kristina zubia [[1905]]eko [[urtarrilaren 20]]an.]]
128.153

edits