Patata-arrautzopil: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Aldatua: pt:Tortilha espanhola
t r2.7.2) (robota Erantsia: it:Tortilla de patatas
66. lerroa: 66. lerroa:
[[fr:Tortilla de patatas]]
[[fr:Tortilla de patatas]]
[[gl:Tortilla de patacas]]
[[gl:Tortilla de patacas]]
[[it:Tortilla de patatas]]
[[ja:トルティージャ]]
[[ja:トルティージャ]]
[[nl:Spaanse tortilla]]
[[nl:Spaanse tortilla]]

14:54, 1 iraila 2012ko berrikusketa

Bitan zatitutako patata-tortilla.

Patata-arrautzopila edo patata-tortilla espainiar eta euskal sukaldaritzaren plater nagusienetariko bat da, patata eta arrautzek osatutakoa.

Prestakuntza

Patata-tortillaren zati bat.

Lau lagunentzako osagaiak:

Prestakuntza:

  1. Tipulak eta patatak zuritu.
  2. Tipulak txikitu. Zartaginean oliba-olioa bota eta tipula frijitu marroi bihurtu arte.
  3. Patatak puskatan zatitu tipulak prestatu bitartean. Ondu nahi beste eta zartaginera bota.
  4. Frijitu dena tenperatura ertainean, noizbehinka nahasiz dena apur bat marroi bihurtu arte.
  5. Zartagina sutik kendu eta olioa hustu.
  6. 8 arrautzak ontzi batean ondo-ondo irabiatu, gehitu patatak eta tipulak.
  7. Zartaginera olio pixka bat bota eta nahasketa gehitu. Arrautzak ondo prestatu, hasieran su altuan eta gero su geldian.
  8. Eman buelta tortillari alde biak egiteko. Bero zein epel zerbitzatu daiteke.

Historia

Tortillaren lehendabiziko aipamena Nafarroako Gorteetara bidalitako 1817ko memorial de ratonera (euskaraz "sagu-zuloaren txostena") agirian dago. Hantxe nekazari petxari eta koilazoen egoera azaltzen da, Iruñea eta Erriberako biztanleekin alderatuta. Mendialdeko nekazariek elikadura kaskarra azaldu ondoren honela dio: “…tortillaz egindako bi edo hiru arrautza 5 edo 6 [lagunentzako] gure emakumeek nola egin handia eta lodia badakitela, arrautz gutxirekin eta patata, ogi arrail edo edozer nahasiz"[1].

Kondairak dio Tomas Zumalakarregik Bilbo setiatzen ari zela asmatu zuela platera armada karlista erraz eta ondo elikatzeko. Nahiz eta egia den ala ez ezin jakin, tortillaren zabalkuntza Karlistadetan izan zela ematen du. Beste kondairak dio, Zumalakarregi jeneralak bere etxean zuen emakume xume batek, beste jakirik ez zuenez, patata, arrautza eta tipula erabili zituela jeneralaren mesederako.

Aldaketak

Patata-tortilla asturiarra.

Hain da ezaguna platera non Sukaldari beste errezeta baitaude patata-tortilla prestatzeko. Bertsio nagusiek osagai berriak gehitzen dizkiote errezetari: piper berdeak, txorizoa, kalabazina, alberjiniak, perretxikoak edo urdaiazpikoa. Espainian famatua den tortilla paisanak piper gorri, ilarrak eta txorizo ditu. Egitura eta lodiera eskualdez eskualde aldatzen da. Normalean ogiarekin hartzen da eta batzuetan ogitartekoan.

Argentinan patata-tortillaren aldaketa dago: tipula gehiago, erremolatxa eta espinakak dituena.

Suitzan rösti izeneko errezeta egiten dute, patatak bai baina arrautzak erabiltzen ez dituena[2].

Espainiako Gerra Zibilean arrautzik ez zeudenez, arrautza gabeko tortilla-patata asmatu zuten, irin, ur eta esne erabiliz. Patatak ez zituztenak berriz, laranja-azala erabili zituzten[3].

Galeria

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. José María Iribarren: "El comer, el vestir y la vida de los navarros de 1817, a través de un 'memorial de ratonera'", Principe de Viana (aldizkaria) 17, 65. zbk. (1956), 473-486 orr. Jatorrizko testua gaztelaniaz: "...dos o tres huevos en tortilla para cinco o seis, porque nuestras mujeres la saben hacer grande y gorda con pocos huevos mezclando patatas, atapurres de pan u otra cosa...".
  2. New York Times: Röstiren errezeta
  3. Eslava Galán, Juan "Una historia de la guerra civil que no va a gustar a nadie, "Planeta, 287-288. orr., 2005 ISBN 84-08-05883-5

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patata-arrautzopil