Txerto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: war:Baksin
91. lerroa: 91. lerroa:
[[ur:بقریہ]]
[[ur:بقریہ]]
[[vi:Vắc-xin]]
[[vi:Vắc-xin]]
[[war:Baksin]]
[[zh:疫苗]]
[[zh:疫苗]]

15:07, 17 urria 2012ko berrikusketa

Txertoa tratamendu profilaktiko edo prebentiboaren mota bat da, hau da, eritasuna gertatu baino lehen erabiltzen dena.

Gaixotasun kutsakorrak prebenitzeko baliatzen dira, zehazki birus edo bakterio batek eragindakoak. Txertoa hartzeko bide nagusiak hauexek dira: ahotik hartuta edo azalpeko edo muskulu barneko injekzioaren bidez.

Txertoaren funtsa da kanpotik prestatutako substantzia bat sartzea (antigenoa) pertsona baten gorputzean, bertan erantzun immunologiko defentsiboa eragiteko, antigorputzak sortzea alegia. Behin txertoa sartuta, beti ere pertsonaren immunitate-sistema ondo egonez gero, antigeno horren aurrean egongo den bakoitzean organismoak antigorputzak sortuko ditu eta gaixotasun (antigeno) horretatik babestuko du.

Historia

Edward Jenner mediku ingelesak XVIII. mendearen bukaeran immunizazioari buruzko lehenengo zantzuak eman zituen. Baztangaren izurrite batean, Jenner ohartu zen unaiek ez zutela gaitza harrapatzen; baztanga ahula zuten behiek, nonbait, unaiak babesten zituzten gaitzaren aurrean. Jenner-ek bere susmoak baieztatu zituen baztanga ahula zuten behien zornea injektatuz gizabanako batzuei: gizabanako horiek guztiek baztangaren aurreko erresistentzia garatu eta ez zuten gaitza harrapatu. Baztanga zuten behien likido organikoek "substantzia" bat zutela ondorioztatu zuen, baztangaren aurrean gizakia babesten zuena (substantzia hori, gaur egun dakiguez, baztangaren birus moteldua da, antigorputzak sorraraziko dituena). Modu horretan Jenner-ek behi-zornea jasotzen zuten gizabanakoen immunizazioa lortu zuen.

Behi-baztangaren birusa eta giza-baztangarena desberdinak dira, baina antzekotasun batzuk dituzte eta elkarri immunitatea eragiten diote. Hots, behi-baztangaren birusak ez du gizakia kutsatzen, baina antigorputzen sorrera eragiten du: era honetan giza-baztangaren birusaren aurrean gizakiak immunitatea garatzen du.

Jenner-ek estreinakoz erabili zuen prozedurari, gizabanakoei behi-baztangaren mikrobioa -behien errapeetako zornean dagoena- inokulatzean zetzana, txertaketa deitu zitzaion.

Motak

  • Indargabetuak - Antigenoa (birusa edo bakterioa) bizirik dago, baina kendu dizkiote ezaugarri kaltegarriak (birulentzia galdu du). Esate baterako, sukar horia, elgorri, errubeola eta hazizurrien aurkako txertoek birus indargabetuak edo motelduak dituzte. Orokorrean, esan daiteke birusen aurka erabiltzen diren txerto ia gehienek mikrobio motelduak erabiltzen dituztela.
  • Toxoideak - Antigenoa ez da mikroorganismo osoa, haren toxina baizik (ahalmen patogenoa ematen diona), baina inaktibatuta. Adibidez, tetanos eta difteriaren kontrakoak.


Ikus, gainera

Kanpo loturak