Edward Jenner
Edward Jenner | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza |
Berkeley (en) ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza |
Berkeley (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Stephen Jenner |
Ama | Sarah Head |
Ezkontidea(k) |
Catherine Kingscote (en) ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
St George's, University of London (en) ![]() St Andrews Unibertsitatea Katharine Lady Berkeley's School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) |
John Hunter (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, naturalista, biologoa eta zientzialaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza |
Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
![]() |
Edward Jenner (Berkeley, Gloucestershire, 1749ko maiatzaren 17a - Berkeley, 1823ko urtarrilaren 26a) sendagile ingelesa izan zen. Immunologiaren aitatzat hartzen da. Txerto bat lehen aldiz ipini zuen, baztangaren aurkakoa, hain zuzen ere.
Baztangaren aurkako txertoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jennerrek baztangaren kontrako txertoa 1776an aurkitu zuen. Behiak maiz jezten zituztenek baztanga zabaltzen zen aldietan ez zirela gaixotzen ikusi zuen, eta behiek errapeetan izaten dituzten zarakarretan baztangaren eragilea agian zegoela oharturik, behi-jezleak baztangaren eragilea maiz ukitu izanak gaixotasun horren kontra sendotzen zituela ondorioztatu zuen. Biztanleak gaixotasun horren kontra babesteko, zauritxo arin batzuk egin eta behien errapeetako zarakarretako isurkariz igurtzi zituen, baztangaren eragilea, ahuldurik, odolera zuzen irits zedin, eta era horretara, gaixoaldi arin baten ondoren, txerto hori egiten zitzaiona gaixotasun horri aurre egiteko prest geratzen zen.
Lehen txertoa behi errapeetako zarakarretatik egin zenez, hainbat hizkuntzatan txertoari esateko, latinezko vaccinae (behiarena) hitzetik eratorritako formak erabiltzen dira. Jennerrek asmatutako txertoaren metodoa mundu osoan zabaldu zen. An inquiry into the causes and effects of the variolae vaccinae (1798, "Baztangaren kontrako txertoaren arrazoiez eta ondorioez galdeketa") liburua idatzi zuen.
Metodo horren bidez, immunologiaren zientziaren oinarriak ezarri zituen Jennerrek. Haren txertoari esker, Europan baztanga desagertu zen. Handik urte batzuetara, Louis Pasteur frantses kimikariak (1822-1895) metodo bera erabili zuen, beste eritasun batzuen aurka.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Jenner ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.