Champagne-Ardenne: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.2) (Bot: Modificando az:Şampan-Ardenne por az:Şampan-Arden
51. lerroa: 51. lerroa:
[[an:Campanya-Ardenas]]
[[an:Campanya-Ardenas]]
[[ar:شامپان - أردان]]
[[ar:شامپان - أردان]]
[[az:Şampan-Ardenne]]
[[az:Şampan-Arden]]
[[be:Шампань-Ардэны]]
[[be:Шампань-Ардэны]]
[[be-x-old:Шампань-Ардэны]]
[[be-x-old:Шампань-Ардэны]]

00:55, 24 abendua 2012ko berrikusketa



[[Fitxategi:|200px]]
Geografia
HiriburuaChâlons-en-Champagne
48°57′24″N 4°21′52″E
Azalera25.606 km²
MugakideakBorgoina, Île-de-France, Pikardia, Lorraine (en) Itzuli, Franche-Comté eta Valonia
Administrazioa
PresidenteaJean-Paul Bachy
Demografia
Biztanleria1.339.008 (2013)
Dentsitatea52,29 bizt/km²
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
cr-champagne-ardenne.fr

Champagne-Ardenne[1] Frantziako ipar-ekialdeko eskualdea da.

Aube (10), Ardenak (08), Haute-Marne (52) eta Marne (51) departamenduek osatzen dute.

Prefektura Châlons-en-Champagne hirian dago, nahiz eta garrantzitsuena Reims den. Beste hiri nagusiak Troyes, Châlons-sur-Marne, Charleville-Mézières eta Chaumont dira.

Geografia

Egungo Champagne-Ardennes eskualdeak Champagne (edo Xanpaina) antzinako probintziaren lurraldea hartzen du gutxi gorabehera (sartaldeko Brie izan ezik). Sartaldean Côte de l´Ile de France eskualdea dago, Aisne eta Sena ibaien artean. Reims eta Épernayko lurretan egiten da bereziki champagne ardoa, xanpaina alegia. Champagne pouilleuse izeneko eremu idor eta soila zabaltzen da erdialdean eta, ekialderago, Champagne humide delako lur eremu irazgaitza, belardiz betea. Iparraldean, Champagne-Ardennes lurraldeak Ardenetako mendien alde bat hartu du Lorrenatik (Sedan) eta Burgundiako lurraldeak (Bar-sur-Seine) hegoaldean. Lautadetako klima epela eta idor samarra da (2-18 Â°C; 550-700 mm); Ardenak eta Haute-Marne departamenduak, ordea, euritsuagoak (1.000-1.200 mm) eta tenperatura latzagokoak dira.

Ekonomia

Eskualdea famatua da bertako xanpainarengatik. Irudian, xanpainarako mahastiak.

Italiaren eta Flandriaren arteko bidean egonik, egun oparoak izan zituen Champagnek Erdi Aroan Reims hiriaren inguruan; hango azokek ospe handia hartu zuten Europa osoan, eta XVII. mendetik aurrera ehungintzak (700.000 ardi 1773an) eta metalgintzak (Haute-Marneko fundizioa eta altzairuak, Charlevilleko armak) industria sendo baterako oinarriak ezarri zituzten. Horrez gainera, ustiakuntza txikietan banaturiko mahastiek sortzen zuten champagne ardoak guztiz orekatzen zuen lurraldeko ekonomia. Ehungintzaren krisiak, industria-iraultzak eta gerrek aukerarik gabe utzi zituzten herritarrak, eta jende askok alde egin zuen Champagnetik (1.266.000 biztanle 1884an eta 1.049.000 biztanle 1946an). 1968an (1.279.000 biztanle), Champagneko ekonomia bizkortzen hasi zen industriagune nagusien inguruan (Meuse ibarra, Reims, Épernay, Châlons, Troyes, Marne ibaiaren goiko arroa), eta biztanle-kopuruak ere gora egin zuen. Reims da Champagne-Ardennesko ekonomia-hiriburua. Nekazaritza eta abere-hazkuntza gero eta gehiago nagusitzen ari dira. Ardogintzak ere gorakada nabarmena izan du: 19.400 ha (% 86 ardogile txikien eskuetan, eta gainerakoa Reims eta Épernayko etxe handienetan); 122.172.000 botila champagne 1975. urtean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Champagne-Ardenne Aldatu lotura Wikidatan