Dario Fo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: sh:Dario Fo
t r2.7.3) (robota Ezabatua: diq:Dario Fo
55. lerroa: 55. lerroa:
[[da:Dario Fo]]
[[da:Dario Fo]]
[[de:Dario Fo]]
[[de:Dario Fo]]
[[diq:Dario Fo]]
[[el:Ντάριο Φο]]
[[el:Ντάριο Φο]]
[[en:Dario Fo]]
[[en:Dario Fo]]

06:49, 8 urtarrila 2013ko berrikusketa

Dario Fo

Dario Fo (Sangiano, Varese, Lombardia, 1926ko martxoaren 24a - ), idazle eta antzerkigile italiarra.

Bere lehen antzerki-lan satirikoak kabaret eta areto txikietarako egin zituen. Fanca Rame antzezlearekin ezkondu zen, eta Campagnia Dario Fo-Franca Rame taldea eratu zuten 1959an. Italiako telebistan egindako ikuskizunek eta antzerki-lan umoretsuek fama handia ekarri zioten bikoteari; politika zuten gai nagusia, zorroztasun handiz aztertuta. 1968an Nuova Scena talde berria sortu zuten, Alderdi Komunistarekin harremanak zituena; 1970ean, La Comune antzerki-taldea eratu zuten, eta parkeetan, eskoletan eta leku publikoetan antzerki-emanaldiak eskaini zituzten. Lan nagusien artean: Morte accidentale di un anarchico ("Anarkista baten ustekabeko heriotza") eta Non si paga, non si paga! ("Ez dugu ordainduko, ez dugu ordainduko!"), Clacson, trombette e pernacchi ("Izuaren aurpegia", Xabier Mendiguren Bereziartuk euskarara itzulia).

XX. mendeko antzezle komiko hoberenetako bat izan da, eta antzerki-idazle oparo eta bikainenetako bat. Politika-gaiak erabili ditu batez ere, umore eta ironia handiz. 1997an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.

Bibliografia osoa

  • Gli arcangeli non giocano a flipper (1959)
  • Aveva due pistole dagli occhi bianchi e neri (1960)
  • Isabella, tre caravelle e un cacciaballe (1963)
  • Settimo ruba un po' meno (1964)
  • La signora è da buttare (1967)
  • Mistero buffo (1969)
  • Morte accidentale di un anarchico (1970)
  • Tutti uniti, tutti insieme, ma scusa quello non è il padrone? (1971)
  • Il Fanfani rapito (1973)
  • Non si paga, non si paga! (1974)
  • Coppia aperta, quasi spalancata (1983)
  • Il papa e la strega (1989)
  • Johan Padan a la descoverta delle Americhe (1991)
  • Il diavolo con le zinne (1997)
  • Marino libero, Marino è innocente (1998)
  • L'anomalo Bicefalo]] (2003).

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dario Fo Aldatu lotura Wikidatan