Dario Fo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dario Fo
Dario Fo-Cesena.jpg
Bizitza
Jaiotza Sangiano1926ko martxoaren 24a
Herrialdea  Italia
Italiako Erresuma
Talde etnikoa Italiarra
Heriotza Milan eta Luigi Sacco Hospital2016ko urriaren 13a (90 urte)
Hobiratze lekua Cimitero Monumentale di Milano
Heriotza modua : Arnas gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k) Franca Rame  (1954ko ekainak 24 -  2013ko maiatzak 29)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Brera Academy
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak antzerki zuzendaria, antzerki aktorea, gidoilaria, musikagilea, antzerkigilea, zinema aktorea, ilustratzailea, margolaria, poeta, eszenografoa, satira-idazlea eta idazlea
Lan nabarmenak The Virtuous Burglar
Archangels Don't Play Pinball
Mistero Buffo
Accidental Death of an Anarchist
Can't Pay? Won't Pay!
Trumpets and Raspberries
Elizabeth: Almost by Chance a Woman
The Pope and the Witch
Jasotako sariak
Kidetza College of 'Pataphysics
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa komedia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Budismoa
IMDb nm0283700
http://www.dariofo.it/
Dario Fo signature.png

Dario Fo (Sangiano, Varese, Lombardia, Italia, 1926ko martxoaren 24a - Milan, 2016ko urriaren 13a) italierazko idazlea eta antzerkigilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen antzerki-lan satirikoak kabaret eta areto txikietarako egin zituen. Fanca Rame antzezlearekin ezkondu zen, eta Campagnia Dario Fo-Franca Rame taldea eratu zuten 1959an. Italiako telebistan egindako ikuskizunek eta antzerki-lan umoretsuek fama handia ekarri zioten bikoteari; politika zuten gai nagusia, zorroztasun handiz aztertuta. 1968an Nuova Scena talde berria sortu zuten, Alderdi Komunistarekin harremanak zituena; 1970ean, La Comune antzerki-taldea eratu zuten, eta parkeetan, eskoletan eta leku publikoetan antzerki-emanaldiak eskaini zituzten. Lan nagusien artean: Morte accidentale di un anarchico ("Anarkista baten ustekabeko heriotza") eta Non si paga, non si paga! ("Ez dugu ordainduko, ez dugu ordainduko!"), Clacson, trombette e pernacchi ("Izuaren aurpegia", Xabier Mendiguren Bereziartuk euskarara itzulia).

XX. mendeko antzezle komiko hoberenetako bat izan da, eta antzerki-idazle oparo eta bikainenetako bat. Politika-gaiak erabili ditu batez ere, umore eta ironia handiz. 1997an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gli arcangeli non giocano a flipper (1959)
  • Aveva due pistole dagli occhi bianchi e neri (1960)
  • Isabella, tre caravelle e un cacciaballe (1963)
  • Settimo ruba un po' meno (1964)
  • La signora è da buttare (1967)
  • Mistero buffo (1969)
  • Morte accidentale di un anarchico (1970)
  • Tutti uniti, tutti insieme, ma scusa quello non è il padrone? (1971)
  • Il Fanfani rapito (1973)
  • Non si paga, non si paga! (1974)
  • Coppia aperta, quasi spalancata (1983)
  • Il papa e la strega (1989)
  • Johan Padan a la descoverta delle Americhe (1991)
  • Il diavolo con le zinne (1997)
  • Marino libero, Marino è innocente (1998)
  • L'anomalo Bicefalo (2003).
  • C'è un re pazzo in Danimarca (2015).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dario Fo Aldatu lotura Wikidatan