Concorde plaza: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 48°51′56″N 2°19′16″E / 48.86556°N 2.32111°E / 48.86556; 2.32111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: mzn:کنکورد میدون
62. lerroa: 62. lerroa:
[[ka:კონკორდის მოედანი]]
[[ka:კონკორდის მოედანი]]
[[ko:콩코르드 광장]]
[[ko:콩코르드 광장]]
[[mk:Плоштад Конкорд]]
[[mk:Конкорд (плоштад)]]
[[mzn:کنکورد میدون]]
[[mzn:کنکورد میدون]]
[[nl:Place de la Concorde]]
[[nl:Place de la Concorde]]

05:52, 6 martxoa 2013ko berrikusketa

Place de la Concorde, Concorde zubitik. Obeliskoa, Rue Royale eta Madeleine eliza ikusgai.

Concorde Plaza (frantsesez Place de la Concorde), Parisko 8. barrutiko Champs-Élysées etorbidean dago, Frantzian. Herrialde honetako bigarren handiena da, Bordeleko Quinconces Plazaren ondoren. Hasiera batean Place Louis XV deitu izan zen, erregearen omenez.

Historia

Gabrielen egitasmoa Luis XV.a plazarentzako

Parisko hiriak, bere erregidore eta saltzaileek ordezkatuz, 1748an, Luis XV.a Frantziakoaren zaldizko estatua bat eraikitzea erabakitzen du, erregea, Metzen jasan zuen gaixotasun batetik sendatu ondoren. Lehiaketa bat antolatzen da kokapenik egokiena aukeratzeko. Lehiaketa honetan, hemeretzi arkitektok parte hartzen dute, horien artean, Germain Bodffrandek eta Jacques-Germain Soufflotek. Arkitektoetako batek, Ange-Jacques Gabrielek, hartxintxarrezko lautada sinple bat mantentzea proposatzen du, funtziorik gabekoa, marrazkirik gabekoa, Tuileries lorategiaren amaieran dagoena, eta "Zubiaren Lautada" deitua zena, orduan, Tuileriesen terraza inguratzen zuen lubakia gainditzen zuen zurezko zubi bati erreferentzia eginez. Eszentrikoa den arren, tokiak, hiriburuaren mendebaldera eraikitzeko joera dagoen auzo berriak urbanizatzeko balio dezake.

Erregea da, lur hauen funtsezkoaren jabe, beharrezko desjabetzeak mugatzea ahalbidetzen duena. Erabakia ofizialki hartua izan baino lehenago arte, negoziaketak enkargatu ziren John Lawren oinordekoekin, toki honetan, Rennes, Erruan, Montpellier, Nantes eta Dijongo errege plazen sarea zabalean sartutako errege plaza bat sortzeko beharrezko tokiko lurren jabeak zirenak.

Plaza hauek, Parisen oso irekia den printzipio baten arabera garatzen dira, oraindik urbanizatu gabeko toki batean aurkitzen baitira, Ange-Jacques Gabrielek marraztutako fatxadek balioztatua, Luis XV.a plaza, Tuileries jauregiaren trinkotasunaren eta Champs Élyséesen gune berdearen tarteko arkitekturaduna da.

1753an, lautada antolatzeko lehiaketa bat abiarazten da, bertan, soilik, Arkitekturako Errege Akademiako kideek parte har dezaketelarik. Gabriel, Akademiako zuzendaria dena Erregearen Lehen Arkitekto bezala, lehiakideek proposatutako ideia hoberenak hartzen dituen egitasmo bat ezartzeaz arduratzen da. Bere egitasmoa, 1755ean onartzen da. Parisko hiria, Erregearen ordezkarien eta Lawren oinordekoen arteko adostasuna, 1758an sinatzen da.

Ematen dituzten lurren truke, oinordekoek, plazaren ipar-mendebaldean dagoen eraikina jasoko dute, baita, beranduago, errege kalea izango denaren albo banatan eraiki beharreko lurrak ere. Eraikin guztien fatxaden eraikuntza ordaintzea onartzen dute, eta euren jabetza izango dute, eta plazaren gaineko galeria publikoen mirabetza onartzen dute.

Iraultza

Luis XVI.aren exekuzioa. Eskuman, Luis XV.aren estatuaren idulkia

Frantziar Iraultzan zehar, plaza, inprobisatutako edo jaien protokoloak prestatutako segizioen ezinbesteko igarobidea da. Iraultza garaiko aliantza toki handietako bat izango da, batez ere, gillotina han jarria egon zenean. Han exekutatu zituzten Luis XVI.a Frantziakoa eta Marie Antoinette.

1789ko uztailaren 12tik, Jacques Neckerren eta Luis Filipe Orleansekoaren soingainak han erakutsiak dira; Lambesceko printzeak eta bere herensugeek, manifestariak erasotzen dituzte. Hurrengo egunean, jendetzak, ipar-ekialdeko eraikinean dagoen Altzari-gordailutik armak hartzen ditu Bastillara joateko. Urriak 6an, Luis XVI.a, Marie Antoinette eta hauen semea, delfina, Luis XVII.a izango zena, herriak Versaillesetik Parisera itzuliak, Tuileries jauregian sartzen dira Luis XV.a plaza zeharkatuz.

1792ko abuztuak 11n, Luis XV.aren estatua, bere idulkitik bota zuten, eta, ondoren, urtzera bidali. Luis XV.a Plaza, orduan, "Iraultzaren Plaza" bezala berrizendatu zen.

Plaza, Frantziar Iraultzako agertoki odoltsu bihurtzen da, gillotina ospetsua jartzen denean.

Terrorearen amaierarekin, gobernuak, plaza, Concorde Plaza edo Konkordiaren Plaza bezala berrizendatzea erabakitzen du.

Irudiak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Concorde plaza
48°51′56″N 2°19′16″E / 48.86556°N 2.32111°E / 48.86556; 2.32111