Berengario Gaskoiniakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3756790 orrian
t Robota: «Kategoria:Gaskoniako dukeak» kategoria «Kategoria:Gaskoiniako dukeak» kategoriara aldatzen
22. lerroa: 22. lerroa:
{{Baskoniako dukeen aurkibidea}}
{{Baskoniako dukeen aurkibidea}}


[[Kategoria:Gaskoniako dukeak]]
[[Kategoria:Gaskoiniako dukeak]]
[[Kategoria:1036ko heriotzak]]
[[Kategoria:1036ko heriotzak]]

19:33, 12 apirila 2013ko berrikusketa

Berengario I.a[1] (?-1036) Baskoniako dukea (1032-1036) izan zen[2].

Biografia

Antso VI.a Gilen alaba Alausia eta Hilduino Angulemako kondearen semea izan zen. Osabaren partez jarauntsi zuen Baskoniako dukerria 1032an.

Laster Oto bere lehengusuak ordezkatua izan zen edo dukeorde bilakatu zen bera adin-gutxikoa zenean. Dena dela 1036 arte boterean izan zen[3].

Geoffroi Bordelekoaren garaian datatutako eskutitz batean Belengarius comes Vuasconiçe ac burdegalensis provinçie izendatua da, hau da, "Berengario, Baskoniako eta Bordeleko probintziako kondea"[4] Hori zela eta, aditu batzuek Berengario Raimundo I.a Bartzelonakoarekin nahasi egin dute. hala ere, hau ezizenezkoa da, nahiz eta azkenak Antsoren alaba Antsa ezkondu.

Sain-Seuringo eskutitzetan konde izendatua bazen ere[5], bera aipatzean zigilua ezartzen zuten behe-eskuinaldeko partean dukea zela adierazteko. Bordeleko elizari Cadaujaceko lurraldeak eman zizkion, garai hartan Gaskonian omen zeudela adieraziz.

Erreferentziak

  1. frantsesez: Bérenger edo Bélenger; latinez: Berengarius edo Belengarius; gaztelaniaz: Berenguer
  2. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
  3. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  4. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963. 104. orr.
  5. Antso, Oto edo Gilen Vasconie comites deituak ziren.


Aurrekoa
Antso VI.a Gilen Gaskoniakoa
Baskoniako dukea
1032-1036
Ondorengoa
Oto Akitaniakoa