Edukira joan

Hunald Akitaniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hunald Akitaniakoa

duke of Aquitaine (en) Itzuli

735 - 744
Oto I.a Handia - Waifer Akitaniakoa
Duke of Gascony (en) Itzuli

735 - 744
Oto I.a Handia - Waifer Akitaniakoa
Bizitza
Jaiotza705
HeriotzaPavia, 774 (egutegi gregorianoa) (68/69 urte)
Heriotza modua: Harrikatzea
Familia
AitaOto I.a Handia
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Hunaldo Akitaniakoa edo Hunaldo I.a (baita Hunoald, Hunuald, Chunoald, Chunold, Hunold, edo Hunaud ere) Baskonia eta Akitania dukerriko dukea izan zen[1]. 735an bere aita zen Eudon Handia kargu horretan ordezkatu zuen. Bere agintaldian zehar Hatton bere anaiaren matxinada jazo zen, honek germaniar erresumaren laguntza izan zuelarik. Hatton frankoen feudal dukea izendatua izan zen. Halere, Hunaldek gogorki zigortu zuen, Hattoni begiak kentzeko agindu baitzuen.

Karlos Martelen autoritatea ukatu zuen eta horregatik Karlos Loirarantz joan zen eta Bordele setiatu zuen.

736tik 741era Karlos eta Hunalden arteko harremanak hobetu ziren, biana Karlos 741ean hil zenean Hunaldek frankoen aurkako gerra hasi zuen. Pepin eta Karlomagno horri erantzun, Loira ibaia gurutzat eta Berryko eskualdea sakeatu zuten, Bourgesen kanpoaldean, Locheseko gaztelua suntsitu zuten eta bertako herritar guztiak gatibu hartu zituzten. Hunalden erantzuna Chartres suntsitu eta erretzea izan zen. Hala ere 745ean bakea eskatu eta monasterio batera erretiratu zen, ziurrenik Ré uhartean. 744an Hunaldek kargua bere semea zen Waiferri eman zion.

Beranduago Italian agertu zen, Lonbardiarekin aliaturik. Bertan harrikatzea jasan zuen eta hil zen. Akitaniako dukerria bere semea zen Waiferrek 8 urtez babestu zuen.

Pepinen heriotzarekin Karlomagnoren erregealdia hasi zen eta hor izan zen Akitaniarren azken altxamendua. Altxamendu hau ere Hunald izeneko batek eraman zuen aurrera, baina 769an Karlomagno eta bere naia Karlomanek garaitu zuten. Gaskoien duke zen Lupusen gortean babestu zen Hunald izeneko bat, baina ziurrenik beste Hunald bat izango litzateke. Historialariek Hunald II.a izena jarri diote.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa:
Eudon Handia

Baskonia eta Akitaniako
dukea
735-744
Ondorengoa:
Waifer