Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa
Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "[" |
Heriotza | 1032 ( urte) |
Hobiratze lekua | Leskarre |
Familia | |
Aita | Gilen Antso Gaskoiniakoa |
Ama | Urraka Gartzia |
Anai-arrebak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Antso VI.a Gilen[1] (?-1032ko urriaren 4a) Baskoniako dukea (1009-1032) izan zen.[2][3]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gilen Antso eta Urraka Gartziaren semea izan zen, eta Bernart Gilen zuen anaia nagusia.[4] Amaren partez, Antso III.a Nagusiaren senidea zen eta Iruñean eman zuen bere bizitzaren zati handi bat, euskal erregearen basailu gisa.[5] 1010ean, egungo Itsas Charente departamenduan dagoen Saint-Jean d'Angély herrixkan, Roberto II.a Frantziakoa eta Gilen V.a Akitaniakoarekin elkartu zen. Inoiz ez zion Frantziako erregeari gorazarre egin.
1027an Blayen Gilen V.a Akitaniakoarekin batera elkartu eta Geoffroi frankoa hautatu zuten Bordeleko artzapezpiku. Gilen koinatua zuen, Briska bere arrebarekin ezkondu baitzen. 1032an oinordekorik gabe hiltzean, Akitaniako dukearen semeek Baskoniako dukerria jarauntsi zuten.[6]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ frantsesez: Sanche Guillaume; okzitanieraz: Sans Guilhem; gaztelaniaz: Sancho Guillén
- ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- ↑ Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
- ↑ Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963
- ↑ Zurita, Gerónimo. "Anales de la Corona de Aragón I". Antonio Ubieto Arteta eta Desamparados Pérez Soler. Valentzia: 1967
- ↑ Lewis, Archibald R. "The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050". University of Texas Press: Austin, 1965
Aurrekoa Bernart I.a Gilen Gaskoiniakoa |
Baskoniako dukea 1009-1032 |
Ondorengoa Berengario Gaskoiniakoa |
![]() |
Baskoniako dukeak | ![]() |
---|---|---|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailuak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lupo I.a • Eudon Handia • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lupo II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Zentulo Wasco Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailuak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoiniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako Dukerriari lotu zitzaion.** |