Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antso VI.a Gilen Gaskoniakoa» orritik birbideratua)
Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa

Duke of Gascony (en) Itzuli

1009 - 1032
Bernart I.a Gilen Gaskoiniakoa - Oto II.a Gaskoniakoa
Bizitza
JaiotzaHispaniako Marka, X. mendea
HeriotzaSaint-Sever1032ko urriaren 4a ( urte)
Hobiratze lekuaLeskarre
Familia
AitaGilen Antso Gaskoiniakoa
AmaUrraka Gartzeitz
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Antso VI.a Gilen[1] (?-1032ko urriaren 4a) Baskoniako dukea (1009-1032) izan zen.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilen Antso eta Urraka Gartziaren semea izan zen, eta Bernart Gilen zuen anaia nagusia.[4] Amaren partez, Antso III.a Nagusiaren senidea zen eta Iruñean eman zuen bere bizitzaren zati handi bat, euskal erregearen basailu gisa.[5] 1010ean, egungo Itsas Charente departamenduan dagoen Saint-Jean d'Angély herrixkan, Roberto II.a Frantziakoa eta Gilen V.a Akitaniakoarekin elkartu zen. Inoiz ez zion Frantziako erregeari gorazarre egin.

1027an Blayen Gilen V.a Akitaniakoarekin batera elkartu eta Geoffroi frankoa[argitu] hautatu zuten Bordeleko artzapezpiku. Gilen koinatua zuen, Briska bere arrebarekin ezkondu baitzen. 1032an oinordekorik gabe hiltzean, Akitaniako dukearen semeek Baskoniako dukerria jarauntsi zuten.[6]

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairaren arabera, Obanosko Misterioan aipatzen diren Santa Feliziaren eta Gilen Arnotegikoaren aita zen[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. frantsesez: Sanche Guillaume; okzitanieraz: Sans Guilhem; gaztelaniaz: Sancho Guillén
  2. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  3. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
  4. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963
  5. Zurita, Gerónimo. "Anales de la Corona de Aragón I". Antonio Ubieto Arteta eta Desamparados Pérez Soler. Valentzia: 1967
  6. Lewis, Archibald R. "The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050". University of Texas Press: Austin, 1965
  7. (Gaztelaniaz) albertosolana. (2014-02-20). «7- La leyenda de Santa Felicia y San Guillermo de Arnotegui» Tradición Jacobea (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Bernart I.a Gilen Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
1009-1032
Ondorengoa
Berengario Gaskoiniakoa