Wikipedia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 249 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q52 orrian
t incorrect interwiki
129. lerroa: 129. lerroa:
{{NA lotura|ceb}}
{{NA lotura|ceb}}
{{NA lotura|it}}
{{NA lotura|it}}

[[nv:Íiyisíí Naaltsoos]]

21:18, 21 ekaina 2013ko berrikusketa

Wikipedia

Wikipedia.org
URL helbidea http://www.wikipedia.org
Komertziala?Ez
Webgune mota Entziklopedia proiektua
Erabiltzailea erregistratzeaHautazkoa
Hizkuntza(k)240 hizkuntza
Jabea Wikimedia Fundazioa
EgileaJimmy Wales, Larry Sanger
Argitalpen data2001eko urtarrilaren 15a

Wikipedia eduki askeko entziklopedia bat da, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan, aldatu lotura sakatuz. 2012ko azaroaren lehenean, 285 hizkuntzatako edizioak zituen, eta horietatik 275 zeuden aktibo. Proiektuaren xedea da ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea. Guztira 23 milioi artikulu ditu, horietatik 431.355 euskaraz eta lau milioitik gora ingelesez.

Wikipedian parte hartzen dutenei wikilari deritze. Desadostasunik sortuz gero, iritzia eman duten wikilarien gehiengoaren aukera gailentzen da. Bere antolamenduaren alde ona da etengabe eguneratzen, handitzen eta zuzentzen ari dela, eta hutsegiteak zuzentzea erraza dela. Aitzitik, euskal wikipediari dagokionez, zehaztasun falta izaten du hainbat artikulutan (edozein artikulutan, artikuluan landutako gaian aditu ez direnek ere parte har baitezakete), eta hizkuntzaren aldetik badira oso zuzenak ez diren artikuluak. Hala, bada, euskal wikipedia gorabeheratsua da kalitatez. Elhuyar Fundazioak 2011n egindako balioztapenak erakutsi zuenez, euskal wikipedian «artikulu bikainekin batera, badira oraindik aski kaskarrak direnak».[1]

Hala ere, ingeles wikipedia munduko entziklopedia hoberenen parekoa dela erakutsi zuen 2005ean Nature aldizkariak wikipedia horretako zientzia artikuluei buruz egindako ikerlan batek.[2][3]

Historia

Wikipedia Interneten jaiotako entziklopedia askea da. Egun hizkuntza askotan eskaintzen da eta GNU lizentziapean ekoizten da. Wikipedia Wikimediaren proiektu bat da eta bertan copyrightik gabeko liburu, irudi, hiztegi, hizkuntza ikastaroak… eskaintzen dira. Wikipedia Wiki teknologian oinarritutako entziklopedia askea da, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia. Hori erabilpena eta edizioa askeak direlako gertatzen da eta Wikimedia irabazi-asmo gabeko fundazioak mantentzen eta administratzen du. Wikipedia eleanitza da eta munduan zehar dauden milaka pertsonek hedatua da. 200 hizkuntza inguruko edizioak ditu (non ehunen bat aktibo baitauden). Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortzea eta hedatzea da. Oraintxe euskaraz 431.355 sarrera baino gehiago daude, baina beste hainbat hizkuntzatik urrun geratzen da (ingelesez jada Entziklopedia Britanikoa gainditu du, 883.000 artikuluez. 200 hizkuntza horietatik, esan bezala, 100 inguru daude egunero berritzen eta hizkuntza nagusiak dira sarrera gehien dituztenak. Hala ere, hainbat internautek hizkuntza gutxituetan idazten dute eta egunean baino egunean sarrera gehiago daude.

Nupediatik Wikipediara

Wikipedia Nupedia entziklopedia askearen ondotik sortu zen. Nupedia idazteaz adituak arduratzen ziren modu formal batean. Nupedia 2000. urteko martxoaren 9an jaio zen eta entziklopedia arruntek jarraitutako bidea zuen artikuluak publikatu ahal izateko: hainbat kide jakitunek artikuluak berrikusi behar zituzten publikatu aurretik. Hala ere bi ideia zituen argi: librea zen eta interneten zegoen. Hau da, edonork edonon begiratu zezakeen eta gainera ez zuen tamaina ez eduki-trabarik (bideoak, nahi adina irudi, loturak… egon zitezkeen). Adituek artikuluak berrikusi behar izateak prozesua geldotu egiten zuen eta urte baten buruan artikulu gutxi publikatu ziren. 2001eko urtarrilaren 10ean bi editoreetako batek forumean wiki bat irekitzea proposatu zuen. Wikiaren filosofia edonork idazteko aukera ematea zen eta hainbat kritika jaso zituen ideiak, baina handik 5 egunera jaio zen ofizialki Wikipedia entziklopedia askea. Hasieran wikipediaren helburua Nupediaren hazkuntza zen, hau da, bertan idatzitako artikuluak geroago nupediara gehitzea, adituren batek berrikusita. Hala ere, berehala Nupediako erredakzio taldeak ez zuen ondo ikusi eta kanpoan geratu zen, hau da, Nupediatik aske geratu zen. Hala ere 2003an Nupedia saretik kanpo geratu zen eta haren edukia Wikipedian jasota geratu zen betiko.

Ingelesetik eleaniztasunera

Hasiera batean, Wikipedia ingeles hutsezko entziklopedia bat izan zen. Hala ere berehala hasi ziren beste hizkuntzetan idazten eta lehenengo urtean 20.000 artikulu zituen 18 hizkuntza ezberdinetan. 2002an 20.000 artikulu zituen eta 2006aren hasieran 2.600.000 artikulu baino gehiago 205 hizkuntzatan...

Helburua

Jimmy Wales.

Wikipediaren helburua doako entziklopedia fidagarria sortzea da. Gainera, proiektua nazioartekoa den heinean, ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzia egotea ere. Proiektuaren sortzailea den Jimmy Walesek, deskribapen honekin azaltzen du Wikipedia: «Kalitate oneneko entziklopedia askea sortzeko ahalegina da, munduko edozein erabiltzaileri bere hizkuntzan zuzendua.»[4]

Wikipediaren sortzaileak ez du nahi Wikipediak publizitaterik izatea, baina geroz eta zailagoa egiten zaio. Izan ere, geroz eta jende gehiagok bisitatzen du Wikipedia, eta horren ondorioz zerbitzari gehiago behar dira Wikipediaren edukiari ostatu emateko. Wikipediaren finantza beharrei, gaur egun, dohaintzen bidez erantzuten zaie.

Ezaugarriak

Giza jakituriaren bilduma baino, entziklopedia bat izan nahi du Wikipediak.

Eduki askea

GFDL (GNU Free Documentation License) darabil.

Testu oro GFDL lizentziapean erabilgarria izan arren, Wikipediako irudi eta soinu batzuk ez dira erabilpen librekoak. Enpresa logotipo, kantu eta copyrightdun argazki batzuk erabilpen zuzenerako besterik ez daude. Badago ere Wikipediari espresuki emandako banaezina den materiala, hau da, Wikipediarentzako-soilik baldintzapean emandako materiala. [5]

Hizkuntza ezberdinetako edizioak

Wikipedia hizkuntza anitzetan.

Ingelesezkoa, alemanezkoa, frantsesezkoa, japonierazkoa eta polonierazkoa dira bost edizio garatuenak. 205 hizkuntzatako edizioak ditu Wikipediak, baina, edizio bakoitza besteekiko independentea da. Edizio ezberdinak ez daude elkarloturik, baina “ikuspuntu neutroa” bezalako arauak dituzte komunean.

Ondorengo zerrenda 2009ko urrian artikulu gehien izan zituzten edizioek osatzen dute:

  1. Ingelesezko Wikipedia (3.053.006 artikulu)
  2. Alemanezko Wikipedia (963.529 artikulu)
  3. Frantsesezko Wikipedia (857.888 artikulu)
  4. Polonierazko Wikipedia (640.238 artikulu)
  5. Japonierazko Wikipedia (621.786 artikulu)
  6. Italierazko Wikipedia (611.472 artikulu)
  7. Nederlanderazko Wikipedia (562.273 artikulu)
  8. Gaztelaniazko Wikipedia (517.404 artikulu)
  9. Portugesezko Wikipedia (511.505 artikulu)
  10. Errusiazko Wikipedia (438.387 artikulu)

Ezinbesteko ezaugarriak

Wikipediak inpartzialtasuna bilatzen du.

Wikipediaren proiektuaren definiziotzat har ditzakegu ondorengo hiru ezaugarriak:

  • Entziklopedia bat izatea du helburu.
  • Wiki bat denez, salbuespen txikiez aparte, edonork argitaratu dezake.
  • Eduki irekia dauka eta GFDL lizentzia erabiltzen du.

Edizioa

Bisitatzaile orok editatu dezake artikuluren bat Wikipedian. Artikulu baten autorea izateko ez da gaian aditua izan beharrik, wikia den heinean, edonork publika baitezake. Erabiltzaileen kolaborazioari esker, artikuluak sortu zein hobetu egingo direla uste baitu Wikipediak.

Arauak

Artikulu bat idazteko orduan, kolaboratzaile orok idazterakoan “ikuspuntu neutroa” beharrezkoa duela eskatzen du. Izatez, “ikuspuntu neutroa” negoziaezina den araua da, horretantxe baitatza entziklopedia izatea. Lankide kopuru handia dela eta, dibertsitate eta ideologia ezberdin askoko jendeak hartzen du parte. Beraz, Wikipediak, ikuspuntu neutroarekin ez du ikuspuntu bakarreko entziklopedia izatera iritsi nahi, ikuspuntu aniztasuna lortzea baizik. Bestalde, artikulu bati buruz hainbat iritzi egonez gero, eztabaida orrialdeak daude gai hauetaz hitz egiteko eta artikuluan bertan eztabaidak ekiditeko.

Ezinbestekoa da aurretiaz idatzitako testu baten copyright-a errespetatzea. Ez ekarri Wikipediara beste autore batzuen testurik, arazoak sor baititzake legez kanpoko jarrera den heinean. Era berean, debekatuta dago Wikipediako edukiren bat beste inon copyright-pean argitaratzea.

Azkenik, badira Wikipediatik kanpo dauden gai batzuk, ez direlako entziklopedia bateko artikulutzat hartzen. Hala nola, Wikipedian ez daude hiztegi batean agertzen diren definizioak (aditza zein adjektiboei buruz, adibidez), horretarako Wikiztegia dago.

Bandalismoa

Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Bandalismoa»

Wikipediak behin eta berriz jasan behar duen arazoa, bandalismoa da. Bandalismoa, entziklopediaren artikuluen modifikazio inozo eta iraingarriak dira. Nahiz eta hasieran arazo larri bat dirudien, orokorrean bandalismoak ez du Wikipedian prosperatzen. Wikipediaren publikoaren parte gehiena intentzio onak dituenez, eta normalean eguneroko edizioen artean bandalismoak minoritarioak direnez, hauek ez dute luzaro mantentzen ezabatutak edota rebertituak izan gabe. Bandaloak anonimoak izaten dira normalean, Wikipediak erregistratu gabeko jendearen artikuluen argitaratzea onartzen baitu. Bestalde, oso arraroak diren kasu batzuetan, erregistratua dagoen lankide batek bandalismo egintzak egiten ditu behin eta berriz. Egintza hauek ideologia, bai kulturalak zein erlijiosoak, lagundurik datoz. Hauek, indibiduoa argitarazten jarraitzera eta euren ideiak inposatzera bultzatzen dute.

Bandalismotzat jo daitekeen ekintza eragiten duen beste erabiltzaile mota bat trolla da; horren aurrean, gogoratu: "ez elikatu trolla".

Argitalpenak

2005eko urtarrilean gutxienez hiru artikulu editatu zituzten 13.000 erabiltzaile zituen Wikipediak; hauetatik 9.000 inguruk ingelesez, alemanez edo japonieraz idatzi zuten. Aktiboagoak ziren 3.000 erabiltzaile inguruko talde batek 100 artikulu inguru editatu zituen hila horretan, horien erdiak aurretiaz aipatutako hizkuntzetan. Bestalde, editatutako artikulu kopuruaren laurdena erregistratu gabeko erabiltzaileek egin zuten, non ohiko editoreak izateko probabilitate urriak dituzten. [6]

Wikipediaren mantentze lanez boluntario-talde bat arduratzen da. Talde honen barruan administratzaileak daude. Hauek zenbait artikulu editatzea saihestu, ezabatu, edo erabiltzaile batzuk denboraldi batez blokeatzeko ahalmena dute (komunitatearen arauak ez betetzearren). Administratzaileek denboraldi labur batetarako soilik blokeatu dezakete baina, denbora luzerako edo betirako blokeoak Wales-ek edo arau-hauste larrietarako sortua izan den batzorde baten eskuetan baitaude.

Erreferentziak

  1. Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia, 2011.
  2. Jim Giles (2005eko abendua): «Internet encyclopedias go head to head»], Nature, 438 liburukia, 7070. zenbakia, 900-901. orrialdeak.
  3. Nature: «Nature's responses to Encyclopaedia Britannica», Nature.com, 2006-03-30.
  4. Jimmy Wales, "Wikipedia is an encyclopedia", 2005eko martxoaren 8an.
  5. Ikus bitez Ingelesezko edizioko estatistikak: "Wikipedia:Image copyright tags", Wikipediam, 2005eko martxoaren 9an.
  6. "Active wikipedians"-etik harturiko estatistikak, 2005eko martxoaren 21a.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wikipedia Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura