Samos: berrikuspenen arteko aldeak
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Samos Island lotu du, Wikidataren arabera. |
tNo edit summary |
||
72. lerroa: | 72. lerroa: | ||
== Historia == |
== Historia == |
||
Oso uharte oparoa izan zen K.a. VII. mendetik aurrera, eta [[kolonia]] asko antolatu zituzten bertako biztanleek [[Propontide]], [[Amorgos]] eta [[Samotrazia]]n. Ontzigile bikainak, eskulangile iaioak eta ehule trebeak ziren |
Oso uharte oparoa izan zen K.a. VII. mendetik aurrera, eta [[kolonia]] asko antolatu zituzten bertako biztanleek [[Propontide]], [[Amorgos]] eta [[Samotrazia]]n. Ontzigile bikainak, eskulangile iaioak eta ehule trebeak ziren Samosko biztanleak, eta [[Egipto]]tik [[Iberia]]rainoko eremuan saltzen zituzten beren merkataritza produktuak. [[Persia]]rrek konkistatu zuten K.a. V. mendean eta [[Antzinako Erroma|erromatarrek]] K.a. IIean. [[Bizantzio|Bizantziarren]] eta [[genoa]]rren esku egon zen XIV-XV. mendeetan baina [[turkia]]rrek menderatu zuten ondoren eta [[albania]]r jatorriko biztanleez populatu zuten uhartea. Greziaren mende geratu zen Balkanetako lehen gerra amaitu zenean (1923). |
||
== Ondarea == |
== Ondarea == |
||
78. lerroa: | 78. lerroa: | ||
== Samostar ezagunak == |
== Samostar ezagunak == |
||
* [[Pitagoras]] (K.a. 580 - k.a. 495) matematikari eta filosofoa, |
* [[Pitagoras]] (K.a. 580 - k.a. 495) matematikari eta filosofoa, Pitagoras Samoskoa izenaz ere ezaguna, [[Pitagorasen teorema]]gatik eta sortu zuen [[Eskola pitagorikoa|eskolagatik]] ospetsua. |
||
* [[Aristarko |
* [[Aristarko Samoskoa]] (K.a. 310 - k.a. 230), astronomo eta matematikaria. Teoria heliozentrikoa aipatu zuen lehen pertsona. |
||
{{koord|37|44|N|26|50|E|region:GR_type:adm2nd|display=title}} |
{{koord|37|44|N|26|50|E|region:GR_type:adm2nd|display=title}} |
||
23:27, 2 abendua 2013ko berrikusketa
| |||||
---|---|---|---|---|---|
Estatistikak | |||||
Periferia | Ipar Egeo | ||||
Prefektura | Samos | ||||
Hiriburua | Vathy | ||||
Azalera | 477,395 km² | ||||
Biztanleria | 33.814 (2001) | ||||
Biztanle dentsitatea | 71 biz./km² | ||||
Posta kodea | 931 xx | ||||
Aurrezenbaki telefonikoa | 227x0 | ||||
Webgunea | http://www.samos.gr |
Samos (grezieraz Σάμος, turkieraz Sisam) Egeo itsasoan dagoen Greziako uharte bat da, Esporadak uhartedikoa, Turkiako kostaldetik hurbil.
Ikaria uhartearekin batera Samos nomo edo departamendua osatzen du. Hiriburua Samos herria da (5.600 biztanle).
Geografia
Samosek 478 km² azalera du, 43 km luzera eta 13 km zabalera. Egeo itsasoaren uharterik nagusienetako bat da, Anatoliatik gertu kokatuta (milia bat zabaleko itsasartea). Uharte menditsua da, Kerketeus mendilerroak zeharkatuta, honetatik Kerkis garaiena izanda (1434 m.). Bere klima mediterraneo denez, famatua da bere ardoa.
Banaketa administratiboa
Gertuko Ikaria eta Fourni uharteekin batera, Samos izen bereko prefektura sortzen du. Hona hemen prefekturaren herriak:
Udala | YPES kodea | Posta kodea | Area kodea |
---|---|---|---|
Agios Kirykos | 4601 | 833 00 | 22750-2 |
Evdilos | 4603 | 833 02 | 22750-3 |
Fournoi Korseon | 4608 | 833 01 | 22750-5 |
Karlovasi | 4604 | 832 00 | 22730-3 |
Maratokampos | 4605 | 831 02 | 22730-3 |
Pitagoreio | 4606 | 831 03 | 22730-6 9 arte |
Raches | 4607 | 833 01 | 22750-4 |
Vathy/Samos | 4602 | 831-00 | 22730-2 |
Ekonomia
Menditsua da uhartearen mendebala (1.436 m Kerketes mendian) baina laborantzara zuzendutako zabaldiek hartzen dute uhartearen ekialdea eta hegoaldea. Laborantza (mahatsa, olibondoak, zitrikoak, tabakoa, kotoia) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Historia
Oso uharte oparoa izan zen K.a. VII. mendetik aurrera, eta kolonia asko antolatu zituzten bertako biztanleek Propontide, Amorgos eta Samotrazian. Ontzigile bikainak, eskulangile iaioak eta ehule trebeak ziren Samosko biztanleak, eta Egiptotik Iberiarainoko eremuan saltzen zituzten beren merkataritza produktuak. Persiarrek konkistatu zuten K.a. V. mendean eta erromatarrek K.a. IIean. Bizantziarren eta genoarren esku egon zen XIV-XV. mendeetan baina turkiarrek menderatu zuten ondoren eta albaniar jatorriko biztanleez populatu zuten uhartea. Greziaren mende geratu zen Balkanetako lehen gerra amaitu zenean (1923).
Ondarea
Aipagarriak dira Hera tenpluko hondakinak.
Samostar ezagunak
- Pitagoras (K.a. 580 - k.a. 495) matematikari eta filosofoa, Pitagoras Samoskoa izenaz ere ezaguna, Pitagorasen teoremagatik eta sortu zuen eskolagatik ospetsua.
- Aristarko Samoskoa (K.a. 310 - k.a. 230), astronomo eta matematikaria. Teoria heliozentrikoa aipatu zuen lehen pertsona.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samos |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.