Bernart II.a Gaskoiniakoa: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: «Kategoria:Gaskoniako dukeak» kategoria «Kategoria:Gaskoiniako dukeak» kategoriara aldatzen |
t Assar wikilariak «Bernart II.a Gaskoniakoa» orria «Bernart II.a Gaskoiniakoa» izenera aldatu du |
(Ez dago alderik)
|
13:46, 7 abuztua 2014ko berrikusketa
Bernart II.a[1][2] (1020 inguru-1064 eta 1090 artean), Tumpaler edo Tumapaler ezizenaz ezaguna, Baskoniako duke (1039-1052) eta Armagnaceko kondea (1020-1061) izan zen[3].
Biografia
Bernartek Adalais, Gilen V.a Akitaniakoa eta Briskaren alaba, ama eta Girard I.a Trancaleon Armagnaceko kondea aita zituen. Briskak Gilen II.a Gaskoniakoa aita zuenez, Baskoniako konderria izateko eskubideak jarauntsi zituen. Briskaren eskubideak Oto bere semeari pasa zizkion Antso VI.a bere neba 1032an hil zenean. 1039an Oto bere osaba hil zenean, Bernart hautatu zuten duke, hala ere litekeena da bakarrik Bordeleko konderrian eta hegoaldeko eskualdeetan izatea[4]. Bere titulua Gilen VIII.a Akitaniakoa bere osabak eztabaidan jardun zuen, nahiz eta honek Gilen II.aren senidea ez zen. Hala ere emaztea Garsenda zuen, amaren partetik Antso VI.a Gaskoniakoaren iloba zena.
Gerra luze baten ondoren, Aturrin, Cazères and Grenade artean, egindako La Castelleko guduan menderatua izan ondoren, Gaskonia alde batera utzi zuen 15.000 solidoen truke. Hala eta guztiz ere, titulua ia hutsik zegoen Gaskonia infanterritan zatituta zegoelako, Bearno, Bigorre, Armagnac, Comminges eta Astaraceko kondeen eskuetan zeudenak. Gudu hartan Bernartek Aucheko artzapezpikua borrokatu zuen. 1052ko maiatzaren 4 baino lehen Baskoniako dukerriari eta 1061 inguruan Armagnaceko konderriari uko egin zizkion. Litekeena da gero monasterio batean sartzea. 1063ko maiatzean Gilenen aurkako gaskoi baroien matxinada zuzendu zuen, ordurako Akitaniako dukea bazena. Porrot handia jazo ondoren desagertu egin zen, baina agian 1090 arte ez zen hil.
Ezkontza eta seme-alabak
Ermengarda ezkondu eta hiru seme-alabak izan zituzten:
- Arnaldo
- Girard[5]
- Gisela, Zentulo V.a Bearnokoa ezkondu zuena
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak
- ↑ frantsesez: Bernard; gaskoieraz: Bernat; gaztelaniaz: Bernardo
- ↑ Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
- ↑ Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963
- ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
Aurrekoa Oto II.a Gaskoniakoa |
Baskoniako dukea 1039-1052 |
Ondorengoa Gilen VIII.a Akitaniakoa |
Baskoniako dukeak | ||
---|---|---|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailuak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lupo I.a • Eudon Handia • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lupo II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Zentulo Wasco Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailuak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoiniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako Dukerriari lotu zitzaion.** |