RIP (musika taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
53. lerroa: 53. lerroa:


== Diskografia ==
== Diskografia ==
* [[Zona Especial Norte (diskoa)|Zona Especial Norte]] ([[1984]], [[Spansuls]] - [[1991]] eta [[1996]], [[Discos Suicidas]])
* [[Zona Especial Norte (diskoa)|Zona Especial Norte]] ([[1984]], [[Spansuls]]; [[1991]] eta [[1996]], [[Discos Suicidas]])
* [[No te muevas]] ([[1987]], [[Basati Diskak]] - [[1996]], [[Discos Suicidas]])
* [[No te muevas]] ([[1987]], [[Basati Diskak]]; [[1996]], [[Discos Suicidas]]; [[2014]] [[Guns of Brixton Records]])
* [[HIESari aurre egiten]] ([[1995]], [[Esan Ozenki]])
* [[HIESari aurre egiten]] ([[1995]], [[Esan Ozenki]])



13:49, 16 abendua 2014ko berrikusketa

RIP
Jul taldekidea, 1986an
Datuak
JatorriaArrasate
Musika motapunk
Urteak1981 - 2003
Produkzioa
Diskoetxea(k)Spansuls
Basati Diskak
Discos Suicidas
Esan Ozenki
Gaztelupeko Hotsak
Taldekideak
Mahoma
Portu
Jul
Txerra
Informazio gehigarria
Spotify: 43hcpRGVoixpwN4RAqIqTK Musicbrainz: c2f628a4-d547-40d2-a92a-ac7c6c5c06d4 Songkick: 17563 Discogs: 152178 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «RIP».

RIP 1981. urtean Arrasaten (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da.

Taldekideak

  • Karlos Agirreurreta, "Mahoma" (ahotsa). (†)
  • Jul Bolinaga (gitarra). (†)
  • Eduardo Macebo, "Portu" (baxua). (†)
  • Txerra Bolinaga (bateria).

Historia

Taldea Arrasaten jaio zen 1981ean. Garai hartako partaideak Jul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mallabi (ahotsa) izan ziren. Hasiera batean Doble Cero izan zen taldearen izena.

Denbora gutxira Mallabi soldadutza egitera joan behar izan zen. Ekintza hau taldearen jarrera anti-militaristarekin ez zetorren bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten. Ordura arte taldearentzat furgoneta gidaria izan zen Karlos "Mahoma" izango zen abeslari berria. Aldaketa honek taldearen izenaren aldatzea ekarri zuen, hemendik aurrera RIP taldea izatera pasa zen.

Kontzertu ugari jotzeko aukera izan zuten hasieratik, beste talde askorekin taula banatuz: Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu, La Polla Records, MCD... Kontzertuotan barruan gordeta zeukaten desadostasuna eta amorrua kanporatzen zuten. Kantuen hitzetan arau guztiak hausteko zeukaten gogoa islatzen zen, Kaos abestia izanik honen adibiderik adierazgarriena.

1984. urtean lehen diskoa kaleratuko zuten Zona Especial Norte deiturikoa. Eskorbutorekin erdibana izan zen disko hau, Spansuls diskoetxeak argitaratu zuelarik. Beranduago, 1987an, No te muevas diskoa argitaratu zen Basati Diskaken eskutik.

Honen ondoren denboraldi luze batez, ez zen gehiegi jakin taldeari buruz. Baina 1994an HIESaren aurka laguntzeko kontzertu baterako bildu ziren. Kontzertu hau grabatu egin zen, 1995ean HIESari aurre egiten diskoa argitaratuz. Zuzeneko hau Esan Ozenkiren eskutik atera zen. RIPen abestiez gain, talde ingeles batzuen bertsioak ere daude. Bertsio hauetako bat Mondra kantua da, Liverpool futbol taldearen ereserkiaren moldaketa bat.

1997. urtean zorigaitza etorri zen, Portu, taldeko baxu jolea, hilda aurkitu zuten gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat.

Urte berean Versiones diskoa argitaratu zuten. Bertan hainbat taldek (beste batzuen artean Nuevo Catecismo Católico, Dut eta Anestesia) RIPen bertsioak egin zituzten.

Nahiz eta taldekide garrantzitsua galdu, RIPek jotzen jarraitu zuen, gehienbat omenalditan (Portu berarena edo Luperena, Vulpes) eta euskal presoen aldeko kontzertuetan. Hauetan Porturen anaiak, Xabik (Zakarrak eta Iskanbila taldeetako partaidea), hartu zuen baxua jotzeko ardura. Urte batzuk geroago Jon Zubiagak (Des-kontrol, Kañeria 13 eta Gatillazo) joko zuen baxua.

2000. urtean Tren con destino al infierno diskoan abesti bat sartu zuten: Ha llegado el momento (el fin). Disko hau Eskorbuto omentzeko diskoa da, bertan talde ugarik egindako Eskorbutoren bertsioak daude.

2001ean kantu zahar bat grabatu zuten, Me cago en la política. Abesti honen hitzak pixka bat aldatu zituzten, grabaketa berezi bat baitzen. Abesti hau Gasteizko Gaztetxeak bere 13. urteurrenerako argitaratuko zuen Gaztetxeak Martxan!! diskorako grabatu zuten. Disko hau gaztetxeari laguntzeko asmoarekin egin zen, eta bertako abesti guztiak aurretik argitaratu gabeak ziren. Azaroaren 3an Etsaiak eta Ume Gaiztuak taldeetako partaide izandako Jokinen omenaldian parte hartu zuten. Omenaldi honetako kontzertuan jotako lau abesti 2002an aterako zen disko batean argitaratu ziren.

RIPek kontzertuak ematen jarraitu zuen, baina 2003. urtean Karlos "Mahoma" hil zen. Esan daiteke ordutik aurrera RIP taldea bukatu zela.

2005ean, Iker Barandiaran eta Iban Toledo kazetari arrasatearren lanaren ondorioz, Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk DVD-CD dokumentala argitaratzen da. DVDean erreportaje, elkarrizketa, zuzeneko kontzertuak, argazkiak eta bestelakoak agertzen dira. CDan argitaratu gabeko 14 abesti zahar ditu, batzuk Mallabik abesturikoak.

2006an Destruye fanzinearen 16. alearekin batera RIP taldearen disko bat argitaratu zen, 83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna izenarekin. Disko honetan 1983 eta 1984 urteetako kontzertu batzuen zuzeneko abesti batzuk aurki daitezke.

2014ko azaroaren 15ean, Jul Bolinaga (Taldeko gitarrista ohia) The Potes taldearekin Bergarako gaztetxean jotzen ari zela eszenatoki gainean hil egin zen [1].

Diskografia

Bildumak

Dokumentalak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Julen heriotzaren berria Goiena.eus gunean [1]

Kanpo loturak

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.