Juan Díaz de Garayo: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
t Kategoria:Bortxatzaileak gehitua HotCat bitartez |
||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
[[Kategoria:1821eko jaiotzak]] |
[[Kategoria:1821eko jaiotzak]] |
||
[[Kategoria:1881eko heriotzak]] |
[[Kategoria:1881eko heriotzak]] |
||
[[Kategoria:Bortxatzaileak]] |
19:42, 6 iraila 2016ko berrikusketa
Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña, batez ere Sakamantekas eta Zurrumbón bezala ezaguna, (Egilatz, Donemiliaga, Araba, 1821eko urriaren 16a - Gasteiz, Araba, 1881eko maiatzaren 11a), XIX. mendeko serie-hiltzaile arabarra zen. Ogibidez laboraria eta morroia izan zen.
1870 eta 1879 bitartean 13 eta 55 urte arteko sei emakume bortxatu eta hil zituen, horietatik lau prostitutak ziren. Biktima batzuk mutilatu zituen. Horretaz gain, zapuztutako hainbat erailketa ahaleginak egotzi zioten.
Lau alditan ezkondu zen eta hirutan alargundu zen, baina antza denez, ez zituen bere emazteak hil.
1880an atxilotu zuten eta heriotza-zigorra jarri zioten. Gasteizko Sutaustegi Zaharreko presondegian garrotez hil zuten 1881eko maiatzaren 11an.
Sakamantekas berehala oso famatu egin zen eta geroztik, haurrak beldurtzeko kontatzen diren istorioetako protagonista da. Haren bizia eleberri eta filmera (Cuerda de presos) eraman izan da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.