Galiziar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Lanean|Josu}}
{{Lanean|Josu}}

[[Fitxategi:Setembro2006 021.jpg|thumb|esquerra|Pintaketa independentista Portugaleko [[Valencia do Minho]] hirian, Galiziako mugatik gertu]]


'''Galiziar nazionalismoa''' [[Galizia]]ren naziotasuna eta bere [[autodeterminazio eskubidea]] aldarrikatzen duen ideologia politikoa da, gaur egungo Galizian hainbat alderdi politikok, sindikatuk, herri mugimenduk eta erakundek sostengatzen dutena. Bere ildo politikoa XX. mendearen hasieran agertu zen, estaturik gabeko beste nazioen antzera XIX. mendean sortutako mugimendu kulturalari ("Rexurdimento") esanahi politikoa eman nahian.
'''Galiziar nazionalismoa''' [[Galizia]]ren naziotasuna eta bere [[autodeterminazio eskubidea]] aldarrikatzen duen ideologia politikoa da, gaur egungo Galizian hainbat alderdi politikok, sindikatuk, herri mugimenduk eta erakundek sostengatzen dutena. Bere ildo politikoa XX. mendearen hasieran agertu zen, estaturik gabeko beste nazioen antzera XIX. mendean sortutako mugimendu kulturalari ("Rexurdimento") esanahi politikoa eman nahian.

13:44, 26 azaroa 2016ko berrikusketa


Pintaketa independentista Portugaleko Valencia do Minho hirian, Galiziako mugatik gertu

Galiziar nazionalismoa Galiziaren naziotasuna eta bere autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen duen ideologia politikoa da, gaur egungo Galizian hainbat alderdi politikok, sindikatuk, herri mugimenduk eta erakundek sostengatzen dutena. Bere ildo politikoa XX. mendearen hasieran agertu zen, estaturik gabeko beste nazioen antzera XIX. mendean sortutako mugimendu kulturalari ("Rexurdimento") esanahi politikoa eman nahian.

Oinarriak

  • Galiziaren naziotasuna onartu
  • Autodeterminazio eskubidearen eskakizuna
  • Asturias eta Gaztela-Leongo eskualde galizieradunen integrazioa Galizian edo -bederen- haien hizkuntza-eskubideak kontuan hartu

Ildo nagusiak

Bi izan dira historian zehar galiziar nazionalismoaren joera nagusiak: burujabetza gehiago eskatzen duen ildo politikoa, Espainiarekin apurtu gabe (autonomia gehiago, konfederalismoa...) eta ildo politiko independentista, berezko Estatua eskatzen duena. Lehena izan da orain arte nazionalismoaren ildo nagusia eta hauteskundeetan emaitza hobeak lortu dituena. Bigarrenak ez du inoiz lortu ordezkaritza Galiziako Parlamentuan, eta ezker muturrekoaren ideologiari lotuta dago

Galiziako nazionalismoaren historia

Aurrekariak

Rexurdimento izeneko mugimenduak nazionalismo galegoaren hazia jarri zuen XIX. mendeko bigarren erdialdean. Rexurdimento (berpizte, euskaraz) mugimendu kulturala zen, Galiziako hizkuntza eta literaturari aro oparoa eman ziona. Hizkuntzarekin batera, Galiziako nortasuna eta kulturaren aldeko mugimendua zen, aurre-nazionalista jo daitekeena.

Rosalia de Castrorekin batera, Eduardo Pondal, Manuel Curros Enriquez, Valentin Lamas eta Manuel Murguia, besteak beste, izan ziren garai hartako galizierazko idazle nagusiak, Galiziako hizkuntza ilunpetik atera eta indarberritu zutenak.

Rexurdimentorekin batera Galiziako mugimendu erregionalista agertu zen, Asociación Regionalista Gallegaren inguruan. Manuel Murguia eta Alfredo Brañas izan ziren bultzatzaile nagusiak.

Nazionalismoa

Irmandades da Falaren sorrerarekin (1916an) lotzen da galiziar nazionalismoaren agerpena. 1918an nazionalismoaren aldeko hautu garbia egin zuen erakunde horrek, erregionalismoa baztertuz. Era berean, Galiziako autonomia eta galizieraren ofizialtasuna ere eskatu zituen.

Primo de Riveraren diktaduraren ostean, 1931ean Partido Galeguista sortu zen, Alfonso Rodriguez Castelao eta Alexandre Boveda buruzagiak zituena. Alderdi politiko honek arrakasta handia izan zuen Espainiako II. Errepublikaren garaian, 300.000 botoetako sabaia eskuratuz. Partido Galeguistaren inguruan eskuineko zein ezkerreko sentsibilitateak zeuden, eta baita autonomistak eta independentistak ere. 1936ko Espainiako hauteskundeetan Fronte Popularrean integratu zen, eta Galiziarako autonomia estatutua lortu, Espainiako Gerra Zibilak eta frankismoak ezerezean utzi zutena.

Diktaduraren osteko nazionalismoa