Abraham Olano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
| izen osoa = Abraham Olano Manzano
| izen osoa = Abraham Olano Manzano
| ezizena =
| ezizena =
| jaiotza data = [[1970]]eko [[Urtarrilaren 22]]a
| jaiotza data = {{data|1970|1|22|adina}}
| jaiotza herria = [[Anoeta (udalerria)|Anoeta]]
| jaiotza herria = [[Anoeta (udalerria)|Anoeta]]
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
24. lerroa: 24. lerroa:
| garaipen nagusiak =
| garaipen nagusiak =
}}
}}
'''Abraham Olano Manzano''' ([[Anoeta (udalerria)|Anoeta]], [[Gipuzkoa]], [[1970]]ren [[urtarrilaren 22]]a) txirrindulari profesional ohia da.
'''Abraham Olano Manzano''' ([[Anoeta (udalerria)|Anoeta]], [[Gipuzkoa]], [[1970]]eko [[urtarrilaren 22]]a) txirrindulari profesional ohia da.


== Biografia ==
== Biografia ==

14:58, 3 urtarrila 2017ko berrikusketa

Artikulu hau Anoetako txirrindulariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olano».
Abraham Olano
Abraham Olano
Informazio pertsonala
Izena Abraham Olano Manzano
Jaiotza data 1970eko urtarrilaren 22a (54 urte)
Jaiotza herria Anoeta
Jaiotza herrialdea Euskal Herria
Altuera 1,73 m
Pisua 59 kg
Kirol informazioa
Modalitatea Errepidea
Trebetasuna Erlojupekoak
Profesional taldea(k)
1992
1993
1994-1996
1997-1998
1999-2002
Lotus Festina
CLAS-Cajastur
Mapei
Banesto
ONCE

Abraham Olano Manzano (Anoeta, Gipuzkoa, 1970eko urtarrilaren 22a) txirrindulari profesional ohia da.

Biografia

Txirrindularitzan hastapenak

11 urterekin hasi zen bizikletan ibiltzen Oriako txirrindularitza eskolan. Behe mailako kategorietan hainbat garaipen lortu ondoren, pistako txirrindularitzan finkatu zituen bere helburuak, jubeniletako Espainiako Pista Txapelketan garaipena lortu zuelarik olinpiar pertsekuzioan (Etxegoyen, Pérez eta Juárezekin batera) eta geldiko zein abiadurako kilometroko proban.

Afizionatu maila

Afizionatu mailan Kaiku taldean ibili zen, eta sprinter lanetan nabarmendu. ADO planean parte hartu zuen, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan aritzeko. Profesionaletan hasi zenerako errodatzailea zen.

Profesional maila

1992: Debuta

1992an profesional mailara igaro zen, CHCS taldean hasi zelarik, baina hau ez zenez aurrera irten Lotusera igaro zen. Urte horretan bertan Ordiziako Sari Nagusia irabazi zuen.

Hurrengo urtean CLAS-Cajastur taldean aritu zen garaipenik lortu gabe.

1994: Lehen garaipenak Mapein

1994ean CLAS-Cajastur taldea Mapei taldearen barruan barneratu zen, taldekideen gehiengoak talde berrian sartu zirelarik, Olano eta Tony Rominger barne.

Urte hartan bertan Asturiasko Itzulia eta Alcobendasko Klasika irabazi zituen, hala nola Volta a Catalunyako etapa bat.

Hala ere, denboraldiko garaipen garrantzitsuenak Espainiako txapelketetan lortu zituen, bi probatan (erlojupeko zein errepidean) gailendu zelarik.

1995:Munduko Txapelketan garaipena

1995eko irailean hiru etapa garaipen lortu zituen Espainiako Itzulian, bere izenak garrantzi handiagoa lortu zuelarik tropelean.

Hortik gutxiagora bere karrerako une garrantzitsuena iritsi zen, Errepideko Munduko Txapeldun bilakatu zenean Duitaman. Lasterketa honetan Olano bakarrik heldu zen helmugara, nahiz eta azken txanpan gurpila zulatu zuen. Podiumean bere taldekide Miguel Indurain eta Marco Pantani lagun izan zituen.

1996: Italiako Giroan podioa

1996an Olanok Italiako Giroa zein Frantziako Tourra lehiatu zituen. Lehenengoan hirugarren izatea lortu zuen, lidertzan zegoelarik azkenaurreko etapan maillota galdu zuelarik. Frantziako Tourrean ordea bederatzigarren postua lortu zuen, taldekako estrategia txar bat jarraitu ondoren. Honek Olanok taldea uztea eragin zuen denboraldiaren amaieran.

Abuztuan Olinpiar Jokoetan Zilarrezko Domina lortu zuen Erlojupeko proban, bere taldekide Miguel Induráinen atzetik.

1997: Banesto taldean

1997an Banesto taldera joan zen Olano, talde aldaketa honetan Manolo Beltrán, bere konfidantzazko txirrindularia, berarekin eraman zuen. Batzuek Miguel Induráinen ordezkotzat jo zuten, Olano nafarra erretiratu eta gutxiagora iritsi zelako, baina bere ezaugarriak nahiko desberdinak ziren.

Urte honetan Olanok laugarren postuan amaitu zuen Frantziako Tourra, bere sailkapenik nabarmenena frantziar itzulian.

1998: Espainiako Vueltan garaipena

Bere bigarren denboraldian Baneston Abrahamek garaipen nagusiak denboraldi amaieran lortu zituen, Espainiako Vueltan nagusitzea lortu baizuen bere taldekide Chava Jiménezekin gatazkak izan ondoren taldeko lidergoari zegokionez. Hau eta gero Erlojupeko Munduko Txapelketan ere irabaztea lortu zuen.

1999: Manolo Saizekin batera ONCE taldean

Banesto taldean jasandako hainbat arazoren ondoren, Olano ONCE taldean barneratu zen. Hona ez zuen konfidantzazko gizonik ekarri taldearen arauak zirela eta.

Taldea Tourretik at geratzeko gertu izan zen, Manolo Saizek antolakuntzarekin izandako arazoak zirela eta, baina azkenean parte hartzeko eskubidea eman zieten eta Olanok seigarren izatea lortu zuen. Espainiako Vueltan berriz ere lider izatea lortu zuen eta erlojupeko saio bat irabazi zuen, baina saiheski bat pitzatuta zeukala lasterketa utzi behar izan zuen, Jan Ullrich alemaniarra garaile suertatu zelarik amaieran.

2000: Lorpen handirik gabeko urtea

2000. urtean Olanok laugarren amaitu zuen Olinpiar Jokoetako erlojupeko saioa Sidneyn eta erlojupeko bat irabazi zuen Espainiako Vueltan. Ez zen oso urte arrakastatsua izan txirrindulari gipuzkoarrarentzat.

2001: Podiuma Italiako Giroan

Urte honetan Olanok Giroan lehiatzea erabaki zuen eta hemen bigarren postua lortu zuen, podiumera igoz Gilberto Simoni garailearekin eta Unai Osarekin batera. Lasterketa bukatu eta egun batzuk geroago Anoetako belodromoan Orduko Errekorra hobetzen saiatuko zela iragarri zuten eta egun batzuk geroago Bordelen, baina ez zuen ahaleginik egin..

2002: Erretiroa

Abrahamek denboraldian bertan erabaki zuen 2002.a bere azkeneko urtea izango zela profesional mailan. Erabakia hartu eta ondorengo egunean Errepideko Espainiako Txapelketan bigarren postua lortu zuen. Horrez gain ONCE taldea Frantziako Tourreko taldekako erlojupekoan gailentzera eraman zuen.

Erretiroaren ondoren

Gaur egun Abraham Olanok hainbat ekitaldi publikoetan hartzen du parte eta horrez gain Espainiako Vueltako ibilbidearen diseinatzaileetako bat da.

Txapelketetan lortutako dominak

Txapelketa Urtea Tokia Domina Modalitatea
Olinpiar Jokoak 1996 Atlanta Zilarrezko Domina Erlojupekoa
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak 1995 Duitama Zilarrezko Domina Erlojupekoa
  1995 Duitama Urrezko Domina Errepidea
  1998 Valkenburg Urrezko Domina Erlojupekoa
Espainiako Txirrindularitza Txapelketak 1994 - Urrezko Domina Erlojupekoa
  1994 - Urrezko Domina Erlojupekoa
  1996 - Zilarrezko Domina Errepidea
  1998 - Urrezko Domina Erlojupekoa
  2002 Salamanca Zilarrezko Domina Errepidea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abraham Olano Aldatu lotura Wikidatan