Charles Le Brun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza eta heriotza datak
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
[[Kategoria:Paristarrak]]
[[Kategoria:Paristarrak]]
[[Kategoria:Frantziako margolariak]]
[[Kategoria:Frantziako margolariak]]
[[Kategoria:Historia margolariak]]

14:57, 13 urtarrila 2017ko berrikusketa

Charles Le Brun; Nicolas de Largillierek egindako erretratua

Charles Le Brun (Paris, 1619ko otsailaren 24a - ibidem, 1690eko otsailaren 22a) frantses margolaria eta dekoratzailea izan zen. Poussinen jarraitzailea izan zen, eta klasizista hura bezala, baina Le Brunek apaingarri gehiago erabili zuen bere lanetan. 1642an, Erromara joan zen eta han ezagutu zituen Italiako Errenazimentuko eta Barrokoko maisuen obrak. 1648an, Frantziako Académie de peinture et de sculpture delakoaren sorreran parte hartu zuen. 1650-1660 urteetan egin zituen bere koadro ospetsuenak: Afaria Simonen etxean; Séguier kantzilerra, eta 1662an Frantziako lehen margolari eta geroago Frantziako artegintzaren arduradun nagusi izendatu zuen Colbert ministroak. Aipagarri dira, koadroez gainera, Le Brunen tapiz-sailak (Les Saisons, Urtaroak; Alexandroren guduak, Luis XIV.aren historiak) eta Louvreko Museoan (Apoloren galeria) eta Versaillesko jauregian (Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak) egin zituen dekorazio-lanak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Le Brun Aldatu lotura Wikidatan