«Martin Etxeberria Zuloaga»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
wikitu
(lodiak eta etzanak antolatu formatu hitzartuaren arabera + erref falta etiketa)
(wikitu)
{{erreferentzia falta}}
[[Fitxategi:Martin Etxeberria Zuloaga.jpg|thumb|Martin Etxeberria Zuloaga]]
'''Martin Etxeberria Zuloaga''' ([[Donostia]], [[1945]]eko [[uztailaren 24]]a - [[Zarautz]], [[2017]]ko [[urtarrilaren 15]]a) euskal idazle eta pentsalaria[[Filosofia|pentsalari]]a izan zen, [[Aitziber Etxeberria]], [[Martin Etxeberria]] eta [[Xabier Etxeberria]] idazleen aita.
 
== Bizitza==
Gaztetatik bizi izan zuen Martin Etxeberriak euskalgintza eta kulturgintzaren taupada bere baitan. Donostiako apaiztegian erdi-mailako ikasketak egin ondoren, Parisera[[Paris]]era abiatu zen Filosofia eta Letrak ikastera. Han, eragin nabarmena izan zuten bere bizitza osorako [[1968ko maiatzarenmaiatza]]ren arrasto sakonak, ezagutu zuen unibertsitate-giroak eta garai horretan Parisen bizi zen euskal elkartearen bizipenek. Han ezagutu zuen halaber, Montserrat Garro, bere emazte izango zena.
 
Gazteen hezkuntza izan zuen goiburu, eta filosofia irakastea ogibide. Paristik itzulita, Zarautzen bizitzen jarri zen eta Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan irakasle eta zuzendari izan zen, eta baita Zarauzko Lizardi Institutuko irakasle eta zuzendari ere.
== Idazlanak ==
 
Euskal literatura eta literatur kritika zituen gogoko aztergai. Horren lekuko dira garai hartan JAKIN argitaletxean plazaratutako ''Euskaldunen ipuin harrigarriak'' ([[Jakin]], [[1972]]), Etor-Sendoan argitaratutako '''Euskal ipuin magikoak''', ''Euskal ipuin erromantikoak'' eta ''Cuentos mágicos: narraciones de la cultura popular'' ([[Etor-Sendoa]], 2007) liburuak.
 
Literatur kritika unibertsitarioa euskaraz lantzen eta jorratzen aitzindari izan zen: [[Vladimir Propp]] errusiarraren ipuinen azterketa egiteko metodoa erabili zuen horretarako, Frantziako Nanterreko unibertsitatean (1972) aurkeztu zuen Maîtrisetarako azterlanean. Propp-en azterbideaz jabetu, [[Resurreccion Maria Azkue|Resurrección María de Azkuek]] bildutako euskal ipuin harrigarrien osagai aldakaitzak eta aldakorrak atzeman eta ipuinon egitura nabarmentzea izan zuen helburu.

Nabigazio menua