Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

1968ko maiatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
"Debekatzea debekaturik dago", 68ko maiatzaren lema ezaguna.

1968ko maiatza Frantzian gertatutako protesta-mugimenduaren izena da, Charles de Gaulleren gobernuaren aurka garai hartan egindakoa, 1968ko maiatzean hain zuzen ere. Paris izan zen matxinada horren gertaleku nagusia, eta hala ikasleek nola langileek hartu zuten parte, arlo sozial eta politikoan zein kulturalean. Komunistek, anarkistek eta situazionistek bultzatu zuten, eta buruzagi nagusietako bat Daniel Cohn-Bendit izan zen. Iraultzak Frantziako legebiltzarreko hauteskundeen aurreratzea eragin zuten, 1968ko ekainaren 23an egin baitziren.

Frantziatik beste herrialde batzuetara hedatu zen, bereziki Alemaniara, AEBetara, Txekoslobakiara, Japoniara, Italiara, Mexikora eta Brasila.

Ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendua ulertzeko, ingurune zabal bati begiratu behar zaio, kontuan hartu behar baitira Vietnamgo gerra, hippyen filosofia eta Frantziak Afrika aldean izandako deskolonizazio prozesua, besteak beste. 1968ko martxoaren 22an, ezkerreko taldeek, zenbait poeta eta musikari ospetsuk eta 150 ikaslek Nanterreko Parisko Unibertsitatearen eraikin bat okupatu ondoren, hurrengo adierazpena zuzendu zieten langileei:

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: 1968ko Martxoaren 22ko Mugimenduaren Liburuxka
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Elkartu egiten dira zuen borroka eta gurea. Beharrezkoa da batzuk besteengandik bakartzen gaituzten gauza guztiak suntsitzea (ohiturak, egunkariak, eta abar). Loturak ezarri behar dira enpresa eta fakultate okupatuen artean.

 »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

Esloganak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun haiek hainbat goiburu eta eslogan famatu utzi dituzte ondorengo belaunaldietarako:

Il est interdit d'interdire
Debekaturik debekatzea.

La barricade ferme la rue mais ouvre la voie
Barrikadak kalea ixten du, baina bidea ireki.

Le desordre c'est moi
Ni naiz desordena.

L'imagination prend le pouvoir!
Irudimena boterera!

Soyez réalistes, demandez l'impossible
Errealistak izan gaitezen, ezinezkoa eska dezagun.

Sous les pavés, la plage
Galtzadarrien azpian, hondartza.

Ce n’est qu’un début, continuons le combat
Hau ez da hasiera besterik, jarrai dezagun borrokarekin.

Le patron a besoin de toi, tu n'as pas besoin de lui.
Patroiak zure beharra du, zuk ez duzu haren beharrik.

Oubliez tout ce que vous avez appris. Commencez par rêver
Ahaztu ikasi duzuen guztia, hasi amesten.

Ikasleen adierazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Gaur, ikasleak konturatu dira zer egin nahi duten haiekin: ekonomia-sistemako talde bihurtu nahi dute, eta sistema horri hobeto funtzionarazteko ordainduko diete. Haien borroka (ikasleena)[[langile guztiei axola zaie, borroka bera baita: uko egiten diote irakasleak izateari, burgesen semeak hautatu eta besteenak baztertzen dituen hezkuntza baten barnean; uko egiten diote gobernuaren hauteskunde-kanpainetarako esloganak fabrikatzen dituzten soziologoak izateari; uko egiten diote "langile-taldeei" ugazabaren interesen arabera "lan eginarazteko" psikologoak izateari (...).

Ikasle-eta langile-gazteriak uko egiten dio egungo gizarteak eskaintzen dion etorkizunari, uko egiten dio lana ez edukitzeko mehatxuari, uko egiten dio baliorik gabeko prestakuntza ultraezpezialitatua soilik eskaintzen duen unibertsitateari (...).≫

"Ekintza", Frantziako ikasle-mugimenduaren organoa, 1. zk, Paris, 1968ko maiatza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1968ko maiatza Aldatu lotura Wikidatan