Elizabeth (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa: 57. lerroa:
* [http://www.youtube.com/watch?v=DyGBwrtIamw ''Elizabeth'' filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com] {{en}}
* [http://www.youtube.com/watch?v=DyGBwrtIamw ''Elizabeth'' filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com] {{en}}



[[Kategoria:Shekhar Kapurrek zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Erresuma Batuko filmak]]
[[Kategoria:Erresuma Batuko filmak]]
[[Kategoria:Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak]]
[[Kategoria:Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak]]

20:15, 11 maiatza 2017ko berrikusketa

Elizabeth (euskaraz Elisabet) 1998ko Shekhar Kapur indiar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen bezala Elisabet I.a Ingalaterrakoari buruzko filma da. Cate Blanchett, Geoffrey Rush, Christopher Eccleston, Joseph Fiennes, John Gielgud, Richard Attenborough eta Kenny Doughty aktoreek antzeztu zuten.

Cate Blanchett aktoreak filma honetan burututako antzezpen bikaina oso txalotua eta goraipatua izan zen, sari ugari irabazi zituelarik.

Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta Makillaje onenaren Oscar Saria (Jenny Shircore) irabazi zuen. Hamabi BAFTA Sarien izendapenak jaso eta sei irabazi zituen. Hiru Urrezko Globo Sarietarako izendapenak ere jaso eta Emakumezko aktore onenaren drama filmako Urrezko Globo Saria (Cate Blanchett) irabazi zuen. Mundu osoko Zinemaldietan ere sari ugari bereganatu zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1558, Ingalaterra. Maria Tudor (Kathy Burke) erreginaren heriotzaren ondoren Ingalaterrako Erresuma ezegorkortasun ekonomiko eta erlijio liskar egoeran gelditu da, une hartantxe Elisabet I.a (Cate Blanchett) tronura igotzen delarik. Herri hizkeran "Erregin Birjina" ezizenez ezaguna, nahiz eta Francis Drake itsasgizonak Espainiar Inperioko kostaldeak harpilatu ondoren jasotako diru eta altxorrak bere eskuetara iritsi zirenetik bere etsaiek eta bereziki espainiarrek "Erregin Pirata" deitu izan. Ingalaterrako erregin eta monarka garrantzitsuenetako bat bilakatu zen, bere erreginaldian herrialde hark urrezko aroa bizitu izan baizuen.

Aktoreak

Kanpo loturak