RMS Lusitania: berrikuspenen arteko aldeak
Orri berria: «{{Itsasontzi infotaula | izena = RMS Lusitania | irudia = RMS_Lusitania_coming_into_port,_possibly_in_New_York,_1907-13-crop.jpg | titulua = RMS Lusitania ontzia portura iristen....» |
(Ez dago alderik)
|
05:23, 18 uztaila 2017ko berrikusketa
RMS Lusitania | |
---|---|
RMS Lusitania ontzia portura iristen. | |
Ontziola: | John Brown & Company, Clydebank, Eskozia |
Mota: | Transatlantikoa |
Agintze data: | Cunard Line, Liverpool |
Uretaratze data: | 1907ko irailaren 7a |
Baja: | 1915 |
Izendatze data: | Ez |
Zerbitzua: | Liverpool-New York, Cherbourg eta Cork portuetatik igaroz |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 44.060 tona |
Luzera: | 239,88 m |
Zabalera: | 26,52 m |
Sakonera: | 10,24 m |
Bulkada: | potentzia: 76.000 HP * Hiru paladun 4 helize * 4 baporezko turbina * 25 galdara |
Abiadura: | Zerbitzuan: 25 korapilo (46 km/ord) Gehienezkoa: 26,7 korapilo (49,4 km/ord) korapilo |
Eskifaia: | 850 Lehen maila: 552 Bigarren maila: 460 Hirugarren maila: 1186 marinel |
RMS Lusitania, Leonard Peskett ontzi arkitektoak diseinatu eta Eskoziako Clydebank hiriko John Brown & Company ontziolan eraikitako transatlantiko bat izan zen. 1907ko abuztuaren 26an Liverpool hiriko Cunard Line ontzi konpainiaren zerbitzuan jarri zen. Izena Antzinako Erromako Lusitania probintziaren omenez ipini zioten. 1907-1911 artean RMS Mauretania transatlantikoarekin batera munduko ontzi handienak izan ziren, White Star Line ontzi konpainia lehiakideak RMS Olympic (1911) eta RMS Titanic (1912) trasatlantikoak itsasoratu zituen arte.
Lehen Mundu Gerran, Alemaniak Erresuma Batuaren aurka itsaspeko gerra burutzen ari zenean, 1915eko maiatzaren 7an eta Irlandako Old Head of Kinsale lurmuturraren parean, SM U-20 U-Bootak Lusitania ontzia identifikatu eta torpedeatu zuen, ondorioz bertan zihoazen 1.959 bidariatietatik 1.198 hil ziren. Tragedia honek munduan ohiartzun handia izan eta jende asko Alemaniaren aurka jarriarazi zuen. Gainera, ordurarte neutral mantendu ziren AEBak gerran sartzera ere bultzarazi zuen, Entente Hirukoitzarentzat ere erreklutamentuaren ikur bilakatu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: RMS Lusitania |