RMS Lusitania

Wikipedia, Entziklopedia askea
RMS Lusitania
RMS Lusitania coming into port, possibly in New York, 1907-13-crop.jpg
Fabrikazioa
Fabrikatzailea John Brown & Company (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ekoizpen-lekua Clydebank
Historia
Gila jartzea 1904ko abuztuaren 17a
Uretaratzea 1906ko ekainaren 7a
Zerbitzuaren hasiera 1907ko abuztuaren 26a
Lehen bidaia 1907ko irailaren 7a
Naufragioa 1915eko maiatzaren 7a
Kudeatzailea Cunard Line (en) Itzuli
Erregistro-herrialdea Erresuma Batua
Jabea Cunard Line (en) Itzuli
Koordenatuak 51° 25′ 00″ N, 8° 33′ 00″ W / 51.416666666667°N,8.55°W / 51.416666666667; -8.55Koordenatuak: 51° 25′ 00″ N, 8° 33′ 00″ W / 51.416666666667°N,8.55°W / 51.416666666667; -8.55
Ezaugarriak
Luzera 239,8 m
Erruna 26,7 m
Zingoa 18,4 m
Masa 44.060 t
Tona-brutoak 31.550
Potentzia 76.000 Zp
Abiadura 25 kn
Edukiera 3.125
Identifikazioa
Berezko-portua Liverpool

RMS Lusitania, Leonard Peskett ontzi arkitektoak diseinatu eta Eskoziako Clydebank hiriko John Brown & Company ontziolan eraikitako transatlantiko bat izan zen. 1907ko abuztuaren 26an Liverpool hiriko Cunard Line ontzi konpainiaren zerbitzuan jarri zen. Izena Antzinako Erromako Lusitania probintziaren omenez ipini zioten. 1907-1911 artean RMS Mauretania transatlantikoarekin batera munduko ontzi handienak izan ziren, White Star Line ontzi konpainia lehiakideak RMS Olympic (1911) eta RMS Titanic (1912) trasatlantikoak itsasoratu zituen arte.

Lehen Mundu Gerran, Alemaniak Erresuma Batuaren aurka itsaspeko gerra burutzen ari zenean, 1915eko maiatzaren 7an eta Irlandako Old Head of Kinsale lurmuturraren parean, SM U-20 U-Bootak Lusitania ontzia identifikatu eta torpedeatu zuen, ondorioz bertan zihoazen 1.959 bidariatietatik 1.198 hil ziren. Tragedia honek munduan ohiartzun handia izan eta jende asko Alemaniaren aurka jarriarazi zuen. Gainera, ordurarte neutral mantendu ziren AEBak gerran sartzera ere bultzarazi zuen, Entente Hirukoitzarentzat ere erreklutamentuaren ikur bilakatu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]