Al-Azhar meskita: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{lanean|Koro}}

'''Al-Azhar meskita''' (arabieraz, الجامع الأزهر) [[Cairo]] ([[Egipto]]), ikuspegi historiko, erlijioso eta arkitektonikotik ikusita, hiriko garrantzitsuenetariko bat da.
'''Al-Azhar meskita''' (arabieraz, الجامع الأزهر) [[Cairo]] ([[Egipto]]), ikuspegi historiko, erlijioso eta arkitektonikotik ikusita, hiriko garrantzitsuenetariko bat da.



13:18, 18 abendua 2017ko berrikusketa

Al-Azhar meskita (arabieraz, الجامع الأزهر) Cairo (Egipto), ikuspegi historiko, erlijioso eta arkitektonikotik ikusita, hiriko garrantzitsuenetariko bat da.

UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Islamiar Kairoren parte da. Meskita Fatimitar Kalifa-herriaren erdigunean dago kokatuta eta Egiptoko meskita nazionala da.

Historia

Al-Azhar meskita

Cairo - Islamic district - Al Azhar Mosque and University.JPG

Meskita hau Fatimitar Kalifa-herriaren garaiari dagokio eta, mendeak aurrera joan ahala aldaketa ugari izan bazituen ere, 970-972 artean sortu zuten. Hasiera-hasieratik izan zen irakasleku, eta horrela darrai, mundu osoko ikasleak erakartzen dituelarik. Hala ere, irakaslekua inguruko eraikuntzetara aldatu da, moskita erlijioaren esparrurako geratu den bitartean.

973an sartu zen Al-Muizz kalifa Cairon, Ramadan hilabetean, eta Jawharrekin batera zihoan, baina, Al-Azhar sortu zutenean ez zioten Al Muizz (952-975) sortzailearen izena jarri ezta hiria hartu zuen Jàwhar as-Siqil·lí militarrarena ere.

Unibertsitatea

988an, eskola sortu zuten meskitan eta, orduz gero, erlijiogunez gain, irakasgune garrantzitsu bilakatu zen. Xiismoan kokatu behar dugu eta ez zituen garai onak pasa Aiubtar leinuaren eraginpean, suniak baitziren hauek. Mamelukoak itzuli zioten dizdira eta ez du gaur arte galdu. Aipatzeko bitxikeria bat da garaiko irakasleek ez zutela ezer kobratzen; asko ziren behartsuak edo beste iturri batzuetatik jaso behar zuten ogia.

1774an, Muhammad Bey Abu Dhahab emirrak bultzatu zuen XIV. mendeaz geroztik zeukaten liburutegia

Eraikuntza

Patioaren sarrera
Otoitz-tokia
Mihraba

Hasieran, meskita 88 x 70 m-ko laukizuzena zen; erdiko patioan, otoitz egiteko Kaabarantz begiratzen zuten 5 nabe paralelo zituen eta seigarren bat erdian, mihrabi begira. Hiru kupula zituen eta, patioaren alboetan, hiruna nabe. Islamaren aurreko zutabe eta kapitelek eusten zien arkuei.

Berehala hasi ziren aldaketak: 1009an, Al Hakim kalifak (996-1021) eta, batez ere Al-Hafiz kalifak (1130-1149). Azken honek arkuz osatutako galeria berri bat altxatu zuen erdiko patioaren inguruan. Puntadunak dira arku hauek, garaian egin ohi ziren bezala eta ez aurreko erdi puntuko arkuak bezala. Iztukuz dekoratu ohi zituzten eta oraindik baditugu haien adibideak.

Aiubtar leinuaren garaian, ostiraleko otoitz-leku izaera galdu zuen, Al Hakim moskitak hartu zuena.

Mamelukoen garaian berrikuntza garrantzitsuak egin zituzten. 1266an, Baibars I.a sultanak (1260-1277) ostiraleko otoitz-leku izaera itzuli zion berriro. Sarrerako minaretea ere berreraiki zuen eta, 1303an, hiria eraso zuen lurrikarak eragindako kalteak konpondu zituzten.

Garai horretan 3 madrasa ere erantsi zizkioten: Baibars II.ak 1309 aldera, Aqbugha emirrak 1339 aldera, minarete propioa eraiki ziolarik, eta, hirugarrena, 1440an, Jawhar al-Qanqabairen garaian, ehorzketarako.

1397an, Adh-Dhahran Barquq sultanak minarete berria altxatu zuen, bi aldiz berreraiki behar izan zutena, 1424an bata eta geroago, berriz. Qaitbey sultanak ere (1468-96) minarete berria altxatu zuen eta, Qansawh al-Ghawrí sultanak (1501-1516) oraindik zutik dirauen minarete bikoitza eraiki zuen.

Otomandarren garaian, meskitari beste aldaketa batzuk ere egin zitzaizkion, Abd-ar-Rahman Katkhudaren eskutik gehien bat. 1753an, otoitz-tokiaren anpliazio garrantzitsua egin zion, mihrab zaharraren atzean luzatuz eta mihraba erdian kokatuz.

Ondo dekoratutako ate bikoitzaz irekitzen zen fatxada berria ere erantsi zion eta aldaketak egin zizkien beste fatxadei, aldi berean, bere mausoleo propioa ere altxatuz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al-Azhar meskita Aldatu lotura Wikidatan