Edukira joan

Kairo

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 30°02′40″N 31°14′09″E / 30.0444°N 31.2358°E / 30.0444; 31.2358
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cairo» orritik birbideratua)

Kairo
القاهرة
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaKairoko gobernazioa
AlkateaAbd El Azim Wazir (en) Itzuli
Izen ofizialaالقاهرة
Jatorrizko izenaالقاهرة
Posta kodea11511–11668
Geografia
Koordenatuak30°02′40″N 31°14′09″E / 30.0444°N 31.2358°E / 30.0444; 31.2358
Map
Azalera528 km²
Altuera23 m
Demografia
Biztanleria9.606.916 (2018ko uztailaren 1a)
313.304 (2018)
Dentsitatea18.195 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera969ko uztailaren 6a
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakFrankfurt am Main, Amman, Beirut, Istanbul, New York, Houston, Ottawa, Pekin, Xi'an, Seul, Stuttgart, Bartzelona, Minsk, Mosku, Sarajevo, Isfahan, Grenoble, Jidda, Buenos Aires, Mexiko Hiria, Khartum, Aljer, Damasko, Casablanca, Lagos, Paris, Tbilisi, Bagdad, Rabat eta Setif
Hizkuntza ofizialaarabiera

Kairo[1][2] (arabieraz, القاهرة, al-Qāhirah) Egiptoko hiriburua da. Erdialdeko Egiptoko iparraldean dago, Niloren eskuinaldeko ibarrean, Mukatam mendiaren mendebaldean. Egiptoko eta arabiar munduko hiri handiena da, Afrikako hiririk handienetan bigarrena (Lagosen ondoren), eta Afrikako metropoli-gunerik handiena (15.546.100).

Kairo hiriaren ikuspegia

Gobernuaren egoitza eta unibertsitategunea da: Al Azhar arabiar unibertsitatea, Amerikar Unibertsitatea, Gizako Unibertsitatea eta Ain al Shams Unibertsitatea.

    Datu klimatikoak (Kairo)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.9 20.4 23.5 28.3 32.0 33.9 34.7 34.2 32.6 29.2 24.8 20.3 27.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.0 15.0 17.6 21.5 24.9 27.0 28.4 28.2 26.6 23.3 19.5 15.4 21.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.0 9.7 11.6 14.6 17.7 20.1 22.0 22.1 20.5 17.4 14.1 10.4 15.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5.0 3.8 3.8 1.1 0.5 0.1 0.0 0.0 0.0 0.7 3.8 5.9 24.7
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 mm) 3.5 2.7 1.9 0.9 0.5 0.1 0.0 0.0 0.0 0.5 1.3 2.8 14.2
Eguzki orduak 217 232 279 300 310 360 372 341 300 279 240 186 3416
Iturria: World Meteorological Organization (NBE)[3], BBC Weather[4] eguzki-orduak

Faraoien garaian ezaguna zen lekua: Horusen eta Sethen arteko borroka han izan zela esan ohi zen. Erromatarrek gotorleku bat eraiki zuten bertan, Babilonia izenekoa, K. a. 116. urtean, hiriaren egungo kokapenetik oso gertu.

640. urtean arabiarrek Egipto inbaditu zuten. Amr ibn al-As jeneralak, Islama Egiptora eraman zuenak, gotorleku bat eraiki zuen erromatar gotorlekutik gertu, Al-Fustat izenekoa ("kanpamendua"), geroago gotortu zuena. Lehen hiri hori administrazio zentroa eta zergak kobratzen ziren tokia izan zen. Baita Egiptoko lehen meskitaren kokapena ere[5].

Ondorengo dinastiek (abasida, fatimiak eta ajubiak) hainbat gotorleku sortu zituzten, aurrekoak administrazio gune bezala baztertuz. 750ean, Suleiman fatimitarren buruak Al-Askar gotorlekua ("armada") eraiki zuen Al Fustaten ondoan. Garai hartan bizirik iraun zuen eraikin bakarra arkitektura musulmanaren bitxietako bat da, Ahmad Ibn Tulun meskita.

Beste fatimitar batek, Yawhar al-Qaid kalifak 969an Al-Qahira jauregi-hiria sortu zuen, abbastarren hiriburu zen Bagdadi lehia egiteko. Garaitzailea, hori da izen hark esan nahi duena eta Kairo izenaren etimologia, beste hizkuntzetan eraldaketekin zabaldu dena. Agintari hari zor zaio, halaber, Al-Azhar meskita eraikitzea, munduko bigarren unibertsitate islamiko zaharrena.

Garai oparoena mamelukoena izan zen, izurri gogorrak zabaldu baziren ere (1295, 1347 eta 1492an). Otomanoen aginpideak ez zion aldaketa nabarmenik eragin hiriari. Bigarren Mundu Gerraren ondoren oso bizkor hasi zen handitzen: hala, 1945ean 1.300.000 biztanle zituen, eta gaur egun 19.439.541 ditu, ingurunea ere kontuan hartuta.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kairoren bilakaera historikoaren arkeologia aztarna eta monumentu artistiko ugari gorde dira hirian: Auzune Koptoa (San Sergio eliza, V. mendean eraikia eta XI. mendean berriz moldatua); hiri hesitua, Aladinok XII. mendean eraikia; Hasan sultanaren madrasa, XIV. mendekoa, eta garai askotako ia 500 meskita. Adibidez, Al-Hakim meskita edo Ibn Tulun meskita.

Kairon daude bestalde Egiptoar Museoa, Museo Koptoa eta Arte Islamiarraren Museoa, arte mota horietako munduko bilduma nagusiak dituztenak. Kairoko Egiptoar Museoan dago erakusgai Tutankamonen altxorra.

  • Midan Tahrir: hiri modernoa
  • Merkatal-gunea
  • Lorategi-hiria
  • Midan Ramses
  • Midan Ataba, erdigunea
  • Islamiar Kairo, hirigune historikoa. UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.
  • Kairo Zaharra, auzo koptoa duena
  • Mohandesin
  • Gezira
  • Zamalek
  • Guiza
  • Heliopolis
  • Nasr

Kairotar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]