Histamina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa: 28. lerroa:
[[Janari-intoxikazio]]etako mota bat, arrainaren kontsumoarekin lotuta dagoena, histaminak eragindakoa da. Histaminak sortutako intoxikazioa egoera txarrean dagoen arraina jateagatik agertu ohi da. Arrainaren [[bakterio]] hondatzaileek histidina [[aminoazido]]a -arrainean oso ugaria dena- histaminan eraldatzen dute, eta histamina horrek alergiaren sintomak eragiten ditu.
[[Janari-intoxikazio]]etako mota bat, arrainaren kontsumoarekin lotuta dagoena, histaminak eragindakoa da. Histaminak sortutako intoxikazioa egoera txarrean dagoen arraina jateagatik agertu ohi da. Arrainaren [[bakterio]] hondatzaileek histidina [[aminoazido]]a -arrainean oso ugaria dena- histaminan eraldatzen dute, eta histamina horrek alergiaren sintomak eragiten ditu.


[[Kategoria:Immunologia]]
[[Kategoria:Alergologia]]
[[Kategoria:Biomolekulak]]
[[Kategoria:Biomolekulak]]
[[Kategoria:Neurotransmisoreak]]
[[Kategoria:Neurotransmisoreak]]

15:59, 4 apirila 2018ko berrikusketa

Histamina histidina aminoazidotik gorputzak sintetizatzen duen substantzia da, zenbait prozesu fisiologikotan parte hartzen duena. Besteak beste, erreakzio alergikotan, nerbio-bulkadaren transmisioan eta urdaileko fisiologian.

Sintesia

Histamina histidinaren deskarboxilazioaren ondorioz eratzen da.

Histidinaren bilakaera histamina bihurtzeko, L-histidina deskarboxilasa entzimak sustatua

Hipofisi eta hipotalamoaren neuronek ekoizten dute substantzia hau, eta baita mastozitoek eta granulozito basofiloek. Mastozitoak ehun konjuntiboan eta odol-hodietako endotelioan dauden zelulak dira, eta granulozito basofiloak leukozito mota bat.

Funtzioak

  • alergia kasuetan zeregin oso garrantzitsua betetzen du, bera baita prozesu alergikoetan agertzen diren sintomen eragilea.
  • urdaileko fisiologian ere parte hartzen du, azido klorhidriko eta urin gastrikoaren isurketa sustatuz.
  • nerbio sistema zentralean neurotransmisore moduan jarduten du.

Efektuak

Histaminak efektu hauek eragiten ditu:

  • kapilarren basodilatazioa
  • gihar lisuen uzkurdura
  • frekuentzia kardiakoaren areagotzea
  • azido klorhidrikoaren isurketa (urdailean)
  • arteria presioaren jaitsiera

Histamina eta janari-intoxikazioak

Janari-intoxikazioetako mota bat, arrainaren kontsumoarekin lotuta dagoena, histaminak eragindakoa da. Histaminak sortutako intoxikazioa egoera txarrean dagoen arraina jateagatik agertu ohi da. Arrainaren bakterio hondatzaileek histidina aminoazidoa -arrainean oso ugaria dena- histaminan eraldatzen dute, eta histamina horrek alergiaren sintomak eragiten ditu.